Grupo Compostelaren VIII. ikerketa pitches lehiaketa
Lehenengo argitaratze data: 2024/01/09
Ikerketa pitch-en lehiaketaren bidez, Unibertsitateen Konpostela Taldeak (GCU) bere kideen ikerketari ikusgarritasuna eman eta emaitzen zabalkundea sustatu nahi du.
Parte hartzen duten ikertzaileek baldintza hauetako bat bete behar dute gutxienez:
- Ikerketa-talde batean integratuta egotea
- Doktoretzan matrikulatuta egotea
- UPV/EHUk edizio honetan emandako ikerketa-beka baten onuradun izatea.
"Carta de apoyo" deritzona lortzeko projects.international@ehu.eus idatzi behar dute parte harte nahi dutenek.
Eskaerak aurkezteko epea 2024ko otsailaren 29a arte irekita egongo da.