Gizarte eta Hezkuntza Inklusioari Buruzko Nazioarteko VI Kongresua
Data
Noiztik 2024/05/24 Noiz arte 2024/05/25
CIISE´24 Gizarte eta Hezkuntza Inklusioari Buruzko Nazioarteko VI Kongresua 2024ko maiatzaren 24an eta 25ean egingo da, formatu bimodalean (presentziala eta online). Kongresua Bilboko Ekonomia eta Empresa Fakultatean (Zubiria etxea) izango da.
CIISE 24-k gizarte-bazterketa murrizteko prozesuak hartzen ditu ardatz gisa, bazterketari aurre egiteko modu alternatibo berriei buruz hausnartzeko eta gizarte inklusiboagoak, berritzaileagoak eta gogoetatsuagoak eraikitzen laguntzeko. Kongresu honek gizarteratzearen eta hezkuntzaren inguruan sortzen ari den ezagutza sendotu eta etorkizunera proiektatu nahi du, hainbat testuinguru sozial eta geografikotan gauzatzen ari diren proiektuen bidez, pertsona eta kolektibo kalteberen inklusioa hobetzeko.
Kongresua formatu bimodalean egingo da eta doakoa izango da bertaratzea. Komunikazio bat aurkeztu nahi dutenek kongresuaren web orriaren bidez matrikulatu beharko dute Gure Batzorde Zientifikoak hautatutako proposamenak GRAÓ argitaletxe ospetsuan (SPI Q1) argitaratuko dira.
Proposamenak aurkezteko, maiatzaren 1a baino lehen bidali beharko dira (egun hori barne).
Kongresuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu web orria.
Harremanetarako e-maila: info@ciise.net