7. Zer unibertsitaterekin egin daiteke doktoregoa tutorekidetzan?
Tutorekidetza hitzarmenak munduko edozein unibertsitaterekin egin daitezke, arautegiek eta legeriak horretarako aukera ematen badute.
Dena den, ziurtatu egin beharko da beste unibertsitateak ezagutu eta onartu egiten duela tutorekidetza erregimena. Hortaz, interesatua informatu egin beharko da aldez aurretik, eta harremanetarako pertsona egokiak aurkitu beharko ditu beste unibertsitatean (zuzendaria, harremana daukagun ikertaldea, eta abar).