Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ekonomiari buruzko Doktorego-Tesi Onenari zuzendutako Alberto Alberdi Sariaren lehen edizioa

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailak EAEko Ekonomiari buruzko Doktorego-Tesi Onenari zuzendutako Alberto Alberdi Sariaren lehen edizioa argitaratu berri duela. 2019ko urtarrilaren 1etik 2022ko ekainaren 26ra bitartean, biak barne, EAEko edozein unibertsitatetan defendatutako doktoretza-tesiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan. Saria 6.000 eurokoa izango da.

  • Helburua: ikerketa zientikoa bultzatzea eta Euskadin talentu ikertzailea erakartzea eta atxikitzea sustatzea.
  • 2019ko urtarrilaren 1etik 2022ko ekainaren 26ra bitartean, biak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein unibertsitatetan defendatutako EAEko ekonomiari buruzko doktoretza-tesiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan.
  • Eskabideak onartzeko epea: maiatzaren 26tik ekainaren 26ra, biak barne.
  • Saria 6.000 eurokoa izango da, eta sintesi bat argitaratuko da Ekonomiaz aldizkarian edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Ikerketak seriean.
  • Saria emateko ekitaldia Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan egingo da, Gasteizen.