Breadcrumb

Eduki publikatzailea

#HiloTesis: zure doktorego tesia sare sozialetan" lehiaketaren IV. Edizioa

Doktorego ikasleen artean dibulgazio jarduera sustatzeko eta haren ikerketa emaitzak gizarteari hurbiltzeko, Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziako (CRUE) Dibulgazio eta Kultura Zientifikoko Sareak (RedDivulga), Ignacio Larramendi Fundazioarekin batera, "#HiloTesis: zure doktorego tesia sare sozialetan" lehiaketaren IV. edizioaren deialdia proposatu du.

#HiloTesis ekimenaren helburua da doktoregoko ikasleen artean dibulgazio-jarduera sustatzea, beren ikerketaren emaitzak gizarteari erakuts diezazkioten eta beren lana zertan datzan, nola egiten duten eta helburua zein den azal dezaten. Komunikatzeko formula da hari formatuko ikerketa-lanari buruzko informazioa argitaratzea sare sozialetan: X, Threads, BkueSky edo Mastodon, edo irudi-karrusel baten bidez Instagramen. Hariak argitaratzeko epea ekainaren 1ean hasi eta hil bereko 15ean amaituko da.

Doktorego-tesia egiten ari direnentzat eta azken 12 hilabeteetan tesia amaitu eta defendatu dutenentzat dago irekita lehiaketa. UPV/EHUtik parte hartzen dutenek, lehenik eta behin, Larramendi Fundazioak estatu mailan ematen dituen 500 euroko sei sarietako bat jaso ahalko dute, eta, bestetik, UPV/EHUk ematen duen sari bat, EHUdendaren 300 euroko bonu bat.