27. Zuzendari aldaketa eskatu nahi dut. Zein da prozedura?
Zuzendari aldaketa eskatzeko idatzi bat zuzendu behar diozu doktorego programako batzorde akademikoari. Horretarako, Doktorego Eskolaren web orrian (Inprimakiak>Bestelako tramiteak) aurkituko dituzun inprimakiak bete beharko dituzu eta posta elektronikoz bidali programako idazkariari edota arduradunari.
Batzorde akademikoak behin onespena emanda (ematen badu), horren berri emango dio programako idazkariari, GAURen datua egunera dezan.