8. Zer dira programaren onarpenean ageri diren prestakuntza osagarriak?
Doktorego programako batzorde akademikoak zuk erantsitako agiriak ikusirik, erabaki dezake zenbait kreditu gehigarri egin behar dituzula nahitaez. Kreditu horiei deritze prestakuntza osagarria.
Prestakuntza osagarri hori doktorego mailako prestakuntzatzat hartuko da beka eta ikasketa laguntzak lortzeari begira; ordea, prezio publikoetarako, masterreko ECTStzat hartuko da.
Programan onartua izan zarela jakinarazteko bidaliko dizuten mezuan, jasota ageri da zein prestakuntza osagarri egin behar duzun (horrelakorik egin behar izatekotan), eta doktoregoko lehenengo bi urteetan bete beharko dituzu kreditu horiek.
Ikusi baldintzak programaren web gunean. Gogoan izan prestakuntza osagarri horiek ikasle bakoitzari berariaz zehazten dizkiola batzorde akademikoak.