5. Nire titulua atzerriko unibertsitate batekoa da. Zein baldintza bete behar dut eta zein agiri aurkeztu?
Programan sartzeko baldintzez gain (1. galdera) eta kasu guztietan aurkeztu beharreko agiriez gain (4. galdera), titulua atzerriko unibertsitate batekoa denean honakoa izan beharko duzu kontuan:
1) Titulua Europako Goi Hezkuntzaren Eremukoa ez den unibertsitate batekoa bada eta gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa, italiera edo portugesa ez den hizkuntza batean idatzia badago, gaztelaniako edo euskarako itzulpena aurkeztu beharko duzu, zinpeko itzultzaile batek egina.
2) Titulua Europako Goi Hezkuntzaren Eremukoa ez bada:
- Titulua bide diplomatikoaren bidez legeztatu behar da:
- Hagako hitzarmena sinatuta daukaten herrialdeetan: Hagako zigilua izan behar du agiriak.
- Hagako hitzarmena sinatuta ez daukaten herrialdeetan: herrialde hartako Hezkuntza Ministerioaren eta Kanpo Harremanetako Ministerioaren bisatua eta herrialde hartan Espainiak daukan enbaxada/kontsuletxearena.
- Aurreko kasuan legez, titulua gaztelania, euskara, ingelesa, frantsesa, italiera edo portugesa ez den hizkuntza batean idatzia badago, gaztelaniako edo euskarako itzulpena aurkeztu beharko da, zinpeko itzultzaile batek egina.
- Horrez gain, titulua eman dizun unibertsitatearen ziurtagiri bat aurkeztu beharko duzu, jasota duena titulu horrek doktoregoko ikasketak egiteko aukera ematen dizula.