4. Zein agiri aurkeztu behar dut izena ematean?
- Curriculum vitae
- Eginda dituzun titulu ofizial guztietako ikaslearen ziurtagiri akademikoa, irakasgai guztien deialdia eta kalifikazioa zehaztuta (graduko ikasketak edo masterrak).
- Doktoregorako sarbidea ematen dizuten tituluen kopia (gradua edo/eta masterra) edo titulu horiek eskuratzeko egin duzun eskariaren gordekina.
- NANaren, pasaportearen edo, Espaniako nazionalitatea ez dutenen kasuan, identitate zedularen fotokopia.
- Beste merezimendu batzuk (gomendio gutuna …)
Agiri horiekin batea jatorrizkoak aurkeztu behar dira MDeko langile batek erka ditzan.
Programa batzuetarako gomendagarria da programako irakasle baten gutuna eranstea zure eskariaren lagungarri; ikusi web gunean kasuan kasuko programan onartua izateari buruzko informazioa.