26. Luzapena eskatu nahi dut doktorego programan. Zein da prozedura?
Luzapena eskatzeko idatzi bat zuzendu behar diozu doktorego programako batzorde akademikoari. Horretarako, MDren web orrian (Inprimakiak>Bestelako tramiteak) aurkituko dituzun inprimakiak bete beharko dituzu eta posta elektronikoz bidali programako idazkariari edota arduradunari.
Batzorde akademikoak behin onespena emanda (ematen badu), horren berri emango dio programako idazkariari, GAURen datua egunera dezan.