Eduki publikatzailea

2. Noiz eta nola eman behar dut izena eta egin behar dut matrikula doktorego programan?

Irail-urrian epe bat dago doktorego programetan izena emateko, onartua izateko eta matrikula egiteko (epe zehatzak UPV/EHUren web gunean argitaratzen dira).

Aparteko kasuetan aukera dago matrikula epe horretatik kanpo egiteko. Horrelakoetan, egiaztagiriak aurkeztu behar dira eta onespena eman behar dute kasuan kasuko programako batzorde akademikoak eta Graduondoko Batzordeak. Aparteko matrikula hori, epeen ondorioetarako, aurreko deialdian sartuko da.

Programetan izena emateko, onartua izateko eta matrikula egiteko prozesua estekan ikus daiteke.

Hala ere arazorik baduzu izena emateko edo matrikula egiteko, jarri harremanetan doktorego programako web orrian administrazio kontuetarako agertzen den harremanetarako pertsonarekin. Doktoregoko ikasketen Arautegiaz eta kudeaketa kontuez galdetzeko, jarri harremanetan Doktorego Eskolarekin, helbide honetara idatziz: doke.kalitatea@ehu.eus