10. Behin matrikula eginda, zein epe daukat doktorego tesia egiteko?
Arduraldi osoan arituz gero, gehienez ere hiru urteko epea izango duzu, programan onartzen zaituztenetik, tesia aurkezteko. Programako batzorde akademikoak epe hori urtebetez luzatzea onartu ahal izango du, eta, salbuespenez, beste urte bat gehiago.
Arduraldi partzialean arituz gero, gehienez ere bost urteko epea izango duzu, programan onartzen zaituztenetik, tesia aurkezteko. Kasu honetan bi urtez luzatu ahal izango da epea, eta, salbuespenez, beste urte bat gehiago.
Epea luzatzea eskatzeko, inprimaki hau bete beharko duzu.