UPV/EHUko doktore berriak izendatzeko ekitaldi nagusia
Data
2024/05/24
2024ko maiatzaren 24an, ostirala, UPV/EHUko doktore berriak izendatzeko ekitaldi nagusia egingo da, 2023an tesia defendatu zutenentzat. Ekitaldiko burua Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea izango da, Eva Ferreira García andrea, eta arratsaldeko 17: 00etan hasiko da, UPV/EHUko Areto Nagusian (Leioan). Ekitaldiak gutxienez hiru ordu iraungo du.
Tesia 2023. urteetan defendatu eta aipatutako ekitaldian parte hartu nahi duten doktore berriek ondoren agertzen den eskaera orria bete behar dute, eta 2024ko apirilaren 26a baino lehen bidali, egun hori barne (ezingo da aurkeztu eskaerarik data hori baino beranduago).
Doktorego Eskolak jantzi akademikoa emango die doktore berriei ekitaldiaren egun berean. Hortaz, ekitaldian parte hartuko duten doktoreak garaiz joan beharko dira UPV/EHUko Areto Nagusira, 15: 45etarako, antolatzaileek emango dizkieten argibideei jarraitzeko.
Doktore berri bakoitzak gehienez 3 gonbidaturekin etorri ahal izango da.
Pertsona horientzako gonbidapena doktore berriei emango diete antolatzaileek, doktoreok jantzi akademikoa jantzi eta gero. Areto Nagusian sartzeko gonbidapena eskatuko da.
Argazkilariak egongo da ekitaldi osoan, argazkiak ateratzen pertsonei banan‑banan eta taldean.