Ekonomiari buruzko Doktorego-Tesi Onenari zuzendutako Alberto Alberdi Sariaren bigarren edizioa
Lehenengo argitaratze data: 2024/06/10
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailak EAEko Ekonomiari buruzko Doktorego-Tesi Onenari zuzendutako Alberto Alberdi Sariaren bigarren edizioa argitaratu berri duela. 2022ko urtarrilaren 1etik 2024ko uztailaren 5era bitartean, biak barne, unibertsitatetan defendatutako doktorego tesiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan. Saria 6.000 eurokoa izango da.
- Helburua: ikerketa zientikoa bultzatzea eta Euskadin talentu ikertzailea erakartzea eta atxikitzea sustatzea.
- 2022ko urtarrilaren 1etik 2024ko uztailaren 5era bitartean, biak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein unibertsitatetan defendatutako EAEko ekonomiari buruzko doktoretza-tesiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan.
- Eskabideak onartzeko epea: ekainaren 6tik utzailaren 5era, biak barne.
- Saria 6.000 eurokoa izango da, eta sintesi bat argitaratuko da Ekonomiaz aldizkarian edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Ikerketak seriean.