Metodologia eta formatua
Programa guztiz praktikoa da; coaching teknikak baliatuz, honako hauek konbinatuko ditu:
- Aurrez aurreko saioak ikasgelan.
- eGELApi online prestakuntzarako plataforma.
- Saioen arteko atazak, ikasitakoa praktikan jartzeko.
"Eginez ikastea" ikaskuntzaren ikuspegia proposatzen da, esperimentazioan, autogogoetan eta bateratzean oinarritua; modu orekatuan konbinatuko dira teoria, bizipena eta praktika. Horrela, ikaskuntza egokitu ahal izango zaie parte hartzaile bakoitzaren premiei eta lidergo molde desberdinei.
Saio motak | Jarduerak | Parte hartzailearen denbora |
---|---|---|
1 saioa: osokoa | - Programaren eta lan moldearen aurkezpena - Proposatzen lidergo mota - Partehartzaileen esperientziak lidergo rolak garatzeko orduan. Oztopo eta zailtasunak - Eragin zirkuluak |
5AA |
2, 3, 4, 5, 6 eta 7 saioak. Campuska deszentralizatuak |
- Arlo akademikoetan beste pertsona batzuk duten -Aurrez aurrekoa ez den online lana aurrez aurreko -Taldeko feecbacka saio bakoitzean |
30 AA+10 EAA |
8 saioa: osokoa | - Eginiko ikaskuntzak eta banako ekintza planak - Babes sarearen aurkezpena eta ondorengo urratsak - Balorazioa eta amaiera |
5AA |
Aurrez aurreko orduak (AA) eta aurrez aurrekoak ez diren orduak (EAA)
Online lana euskaraz egiterik egongo da, baita plataformaren dinamizazio eta trueke lanak ere. Era berean, saioan egingo diren atazak nahiz erabiliko den materiala elebidunak izango dira.
Programan onartuak izan ondoren, galdeketa bat bidaliko zaie parte hartzaile guztiei, ingurune digital baten aurren dituzten interesei, gaitasunei eta motibazioei buruz, atazen abiadura eta eskakizun maila egokitzearren. Galdera bat sartuko da parte hartzaileek eGELApi plataforman harremanak zer hizkuntzatan (gaztelania edo euskara) izan nahi dituzten jakiteko. Lehentasuna duen hizkuntzaren irizpidea erabili ahal izango da online lantaldeak osatzeko.
Saioen arteko jarduerek eta atazek instrukziozko diseinu bat izango dute, ibilbideari egokitua, baita eduki gamifikatuak ere, jarraipena egin ahal izateko eta diseinuan definitutako mugarrietan oinarritutako parte hartzea eta ikaskuntza frogak erakusteko. Ikaskuntzaren ikuspegi konektibista eta konstruktibista gune honetako gakoa izango da.
Arreta eskainiko zaie parte hartzaileei jardueren ulermena, eta atazen entregen eta parte hartzearen jarraipena errazteko. Euskarri bat izango dute eskura zalantza tekniko eta metodologikoak argitzeko, gehienez, 24 orduko erantzun epearekin, asteburuan izan ezik.
Diseinuaz eta alderdi digitalaren garapenaz arduratuko den pertsona hasierako eta amaierako saioetara joango da.