Edukiak
Neure buruaren liderra izateko:
- Indarguneak eta baliabide pertsonalak. Zertaz egina dago nire profesionaltasuna? Nola ulertzen ditut garapena eta arrakasta?
- Nor naiz ni? Zer ematen dit nire barne orekak? Balio pertsonalak, ekintzarako motorrak.
- Zerk mugatzen nau? Zerk urruntzen nau nire ahalmenetik? Beldurrak eta sineste mugatzaileak kudeatzea.
- Entzutea, oinarrizko trebetasuna beste pertsonekin batera eraikitzeko.
- Antolakuntzak eta taldeak, sistema motak.
- Nire rola (funtzioa) sisteman, eta haren mugak.
Beste pertsona batzuen liderra izateko:
- Zertarako nahi dut izan liderra? Norantz jotzeko? Zein da nire ekarpena, proiektua, erronka, bete beharreko helburuak? Ikuspegi oso bat lantzea.
- Zer harreman ezarriko ditugu gure artean ikuspegia gauzatzeko? Harremana diseinatzea era kontziente eta intentzionalean.
- Konfiantza izatea eta eskuordetzea versus kontrolatzea eta nik neuk dena egitea. Nola sortzen da konfiantza? Eman eta jasotzea, feedback eraginkorra. Mugak jartzea, "ez" esatea, eskaerak egitea.
- Harremanen toxinak eta haien antidotoak.
- Gatazkak eta tentsioak kudeatzea era eraikitzaile batean.
- Harremanak positibizatzea eta interakzio negatiboak murriztea.
Ahalduntze kolektiborako laguntza sareak sortzea:
- Lan egitasmo indibiduala ikasitakoa aplikatzeko.
- Nola jarraituko dugu? Zer behar dugu emakume batzuok besteengandik emakume akademikoen presentzia areagotzeko erantzukizun postuetan?
- Laguntza, kolaborazio eta truke harremanak sortuz.
Edukien proposamen hau aldatu ahal izango da, lehen saioan eginiko diagnostikoaren arabera eta kontuan harturik prozesuaren bilakaera.