Programaren helburuak
Helburu orokorra:
Emakume akademikoen lidergo trebetasunak hobetzea eta laguntza sare batean parte hartzea sustatzea, ahalduntze kolektibo bat bultzatzeko parte hartzaileen artean, erantzukizun postuetara iristeko eta/edo postu horietan irauteko.
Helburu espezifikoak:
- Konfiantza eta segurtasun giro bat sortzea, ahalduntze kolektiboko prozesu bat martxan jartzeko.
- Gaitasunetan eta tekniketan trebatzea emakume parte hartzaileak, beren lidergo ahalmena hobetzeko aukera izan dezaten, beste pertsona batzuekin batera eraikitzeko eta taldeak zuzentzeko.
- Parte hartzaileen sarearekiko partaidetza sustatzea, kezkak, esperientziak, arrakastak eta zailtasunak partekatzeko, eta laguntza harremanak eta hitzarmenak ezartzeko, helburua izanik erantzukizun postuetara iristea eta postu horietan irautea.
- Behar partikularrak eta komunak identifikatzea, programa berregokitu eta/edo jarraitzeko.
Zehazki, emakume parte hartzaileek:
- Beren lidergo estiloa eraikitzeko duten ahalmena identifikatuko dute.
- Beren beldurrak eta uste mugatzaileak kudeatzen ikasiko dute.
- Beren trebetasunak hobetuko dituzte komunikazio eraginkorrago bat lortzeko.
- Xede bat eta ikuspegi partekatu bat ezarriko dituzte.
- Gatazkak kudeatuko dituzte era eraikitzaile batean.
- Harreman kontzienteak eta intentzionalak eraikiko dituzte, asmo partekatu baten zerbitzura.
- Hizkuntza komun bat erabiliko dute, lagungarri izango dena estrategia partekatuak batera sortzeko.
- Laguntza harremanak ezarriko dituzte emakume akademikoen artean, aurrera egin ahal izateko aukeren berdintasunean UPV/EHUn.