Hautaketa irizpide orokorrak
Eskaera kopurua eskaintzen diren plazak baino handiagoa izanez gero (30 guztira), sartzeko irizpide gisa mantenduko dira:
- a) plazen % 70 baldintzak bete eta erantzukizun kargu bat ez duten emakume akademikoentzat izango da, eta plazen % 30, jadanik kargu mota hori dutenentzat.
- b) Eskaeren arteko oreka, lurraldeen eta tituluen aniztasuna bermatzeko.
- c) Pertsona mendekoak zaintzeko baimen baten ondoren itzultzea.
Eskaerak baremo honekin baloratuko dira:
- Emakume irakasle eta ikertzaile iraunkorrak: 60 puntu.
- Euskara jakitea: 20 puntu.
- Erantzukizun karguak eduki izana: 10 puntu.
Hala behar izanez gero, eskaerak banaka aztertuko dira eskatzailearekin batera. Unibertsitatean oraindik ibilbide luzea duten emakume IIPak lehenetsiko dira.