a) UPV/EHUko emakume irakasle edo ikertzaile izatea.
b) Parte hartzaileek saio guztietara joateko eta aktiboki parte hartzeko konpromisoa onartuko dute, baita saioen arteko atazak egiteko konpromisoa ere.
c) Lehentasuna izango dute a) eta b) puntuak betetzen dituzten emakume akademikoek, lanera itzultzen direnak mendeko pertsonei arreta eskaintzeagatik eginiko etenaldi baten ondoren.
d) Behin programa amaitu ondoren, ebaluazio positiboa izan duten parte hartzaileek beste emakume akademiko batzuen prestakuntzan laguntzeko gonbita jaso dezakete, Akademe programaren etorkizuneko deialdietan parte hartuz, sentiberatze jardunaldietan haien esperientziaren berri emanez edo antzeko prestakuntza programetan beste parte hartzaile batzuei eskainitako mentorizazioaren bitartez.