Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aitatxi ez zen inoiz baroitu, are gutiago apezpikutu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 31. orr.
Lo txarrekoa omen zen aitatxi; eta isiltasun betea behar omen zuen loak hartzeko. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 125. orr.
Aitatxik, erran berri dut, zortzi urte baizik ez zituen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 35. orr.
Aitatxik ere, bere aldetik, gero eta arta gehiago eskatzen zigun. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 182. orr.
Egun hartan irabazi zuen aitatxik bere izengoitia: handik aitzina, Migel Antsa gabe, Migel Mailu izanen zen toki orotan eta jende ororendako. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 43. orr.
Emakumearen aitatxik -edo birraitatxik, ez naiz zehatz-mehatz oroitzen- gerla trofeo gisa ekarri omen zuen Marokotik. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 31. orr.
Aitatxiri inoiz gutitan aditu nion aitaordearen alabantzarik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 32. orr.
Abiadura handian diruz okituko zen, herrira itzuliko gero, eta Maritxu dendari gaztearekin ezkondurik, aitatxiren etxalde abandonatuan laborantzan plantatuko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 31. orr.
-Zure aitatxiren testamentua da. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 299. orr.
Hire aitatxiren aitatxiren aitaren denboretan agitu zuan hori. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 33. orr.
Aitatxirena egin du Jakes Haundiak, bainan kondatu duen istorioa ez dute denek sinetsi. Herria 2005-04-21
Nik sei urte nituela, hil zen aitatxi Tiburtzio Burnetenean. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 126. orr.
Etxean denek beti irakurri izan dute, ene aitatxi-amatxiek, amak eta bereziki aitak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 129. orr.
-Ni hemen sortua naiz, baina aitatxiren aitatxi ez dakit nongo basaburutako malkarpekotarra nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 57. orr.
Aitatxi Migelek ez zidan inoiz argitu nola egin zituen Joanes Albretekoak bere amaren ezagutzak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 29. orr.
Kartzelarako burdinez aparte, bertze mandatu bat hartu zuten hiriko arotzek aitatxirengandik: lau kanoi handi, kokaleku finkoetan, gazteluko alde bakoitza zaindu zezaten, eta bertze horrenbertze kulebrina, txikiagoak, lekuz aldatu ahal izateko erasoa nondik heldu zen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.
Aitatxi zenak, kurutzefikari loturik, nigar malkoak zeriola, kantatu zuen "La Marseillaise"en lehen bertsua. Herria 2005-05-19
Aurpegia aitatxi gozo batena du, bi bizar-hegal xuriez matelak loreztaturik. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 88. orr.
Haste hartan, iduri zuen bazuela bestek ez duten zerbait, gutarteko aire bat, aitatxi gozo baten itxura edo holako zerbait. Herria 2003-05-08
Etxean denek beti irakurri izan dute, ene aitatxi-amatxiek, amak eta bereziki aitak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 129. orr.
Ezen oroit gaiten Juan Pedro Aguirre-k zuela egin aitatxi lana. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 130. orr.
Dena den, goresmenak aita ama aitatxi amatxi eta familia guziari eta osagarrizko handitze bat seme ttipiari. Herria 2001-07-26
aitatxi amatxi (9); aitatxi amatxiak (21); aitatxi amatxiak ahantzi (3); aitatxi amatxiek (9); aitatxi amatxien (6); aitatxi amatxieri (17); aitatxi amatxieri eta (4); aitatxi batek (3); aitatxi bernardo (5); aitatxi bernardok (3); aitatxi bezala (4); aitatxi edo (4); aitatxi ere (5); aitatxi eta (32); aitatxi eta amatxi (8); aitatxi eta amatxiak (3); aitatxi eta amatxiren (5); aitatxi ez (14); aitatxi ez zen (4); aitatxi gozo (4); aitatxi migel (5); aitatxi migelek (7); aitatxi peio (4); aitatxi zen (3); aitatxi zenak (3); aitatxiren aitatxi (3); aldetako aitatxi (5); aldetako aitatxi amatxieri (4); bere aitatxi (5); beren aitatxi (5); bi aldetako aitatxi (5); edo aitatxi (5); ene aitatxi (13); ene aitatxi bernardo (4); ere aitatxi (3); eta aitatxi (22); eta aitatxi amatxiak (3); eta aitatxi amatxieri (6); gure aitatxi (7); haren aitatxi (4); nuen aitatxi (4); zen aitatxi (9); zure aitatxi (17); zuten aitatxi (3)