Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aitaita gerran, aita lanean eta biloba soinu jotzen: Eibarko Urki auzoko Altamira baserriko hiru belaunaldi ibili ziren Cuban. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 17. orr.
Nire aitaita artzaina zen, nekazari eskolagabea, ez zen inoiz ibili fama eta aipu bila. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 144. orr.
Ingak aitaita judua du, New Yorken bizi da, eta idazleak iaz hiru aste egin zituen bertan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 214. orr.
Laster aitaren gurasoak, aitaita eta amama, etorri dira. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 28. orr.
Azken agurrak hasi dira, bakarrik alde egin dute aitaitak eta amamak, amaordearen familiak baino apur bat lehenago. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 36. orr.
Anastasio Erkiagak, aitaita greziazaleak kontatuta, banuen Herkules heroiak egin behar izan zituen hamabi lanen berri, eta ondo asko nekien bat Aujias erregearen ukuiluak garbitzea izan zela. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 77. orr.
Sinesgaitza da horrelako itxurarekin gurasoak eta aitaita-amama guztiak irandarrak izatea, baina egia da, eta gainera Nasser harro sentitzen da bere jatorriaz. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 96. orr.
Bizirik aitaita-amamengan, bizirik alde bietakoengan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 296. orr.
Batzuetan arrantzan aritzen ziren, pita amuarekin luzatu eta han egoten ziren, aitaren ofizioa ikasten eta aitaitarena. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 68. orr.
Sinesgaitza da horrelako itxurarekin gurasoak eta aitaita-amama guztiak irandarrak izatea, baina egia da, eta gainera Nasser harro sentitzen da bere jatorriaz. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 96. orr.