Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

amatxi 1 iz amona.

Herriko baratzean, gostuan ibilki, amatxi, ama, ttantta, kusi eta auzoko emazteak, haurrekin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 76. orr.

Graxik bere aitamak, anaiak eta amatxi azkarki besarkatu zituen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 47. orr.

-"Koño!" -piztu zen Amatxi klaxon kolpe bat emanez aitzineko beribilari-.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 26. orr.

Amatxi beti izan zen bere alabatxoaren abokatu hoberena.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 62. orr.

Horiek denak Mattinek berak erranak joan den egunean bere bataioko amatxi duen izebari!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 150. orr.

Neska ederra izan zen Amatxi Maddalen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 63. orr.

Amatxi Marie gure etxean, Hendaian, bizi izan zen 10 urtez, 90 urterekin han hil arte.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 124. orr.

Uste dut andre hura nire amatxi zela baina ez naiz segur, ez baitu hitz erdirik ere erran.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 38. orr.

Haurrek amatxi deitzen ditek, gure aitaren arreba bakarra izan arren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.

Lehenik Baionan hil zen osaba zaharra, 80 urteko apeza gero Kanbon, osaba arotza hil zen zazpi haur utzirik, amatxi ere galdu nuen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 82. orr.

Amatxi bera dago bakarrik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 27. orr.

Amatxi zaharraren leihoak zein ote ziren asmatzera saiatuz.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 99. orr.

"Begira, begira zer "amatxi" itsusia bihurtu naizen!", esaten zuen ispilu aurrean kapelua jantzi bidenabar.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 184. orr.

Txinatar amatxi horrek Ninaren interesa piztu zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 94. orr.

-Amatxi, otoi, jaits zaitez zuhaitz hortarik!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 171. orr.

2 amatxi lore zurtoin meheko landarea, paretari atxikitzen dena.

Hernaniko karrika nagusia, dena erliebezko armarriek, bitxi-balkoiek, atari jaungoenekoek apaindua, egun almenen ordez amatxi-loreak dauzkan borta hondatu batek itxia, liburu bikaina dugu non irakurri, orrialdez orrialde, etxez etxe, lau mendetako arkitektura.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 175. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus