Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitaso iz aitona.

Egun oroz bermatzen baita, elkarrekin izan duten iloba, Sebastian gure Erregea, hain sainduki altxatzen, non uste izateko den printze horrek gaindi ditzakeela bere aitaso eta arbaso guztiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 221. orr.

Aitasok aberaski errezibitu zitinan Pierra eta Cassie anderea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 178. orr.

Amorru eta suak txigorturik, odol-zolda gatzatuz gainestali eta hanturik, karbunklo halako begiz, Pirro infernutiarrak Priamo aitaso zaharra bilatzen du.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 101. orr.

Bere aitaso xaharraren etxean jin zen mundurat, Jatsu-Ithurraldian, 1838ko otsail goiz batez.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 61. orr.

Jokoa alde nabarmen, Pirrok Priamori ekin, eta huts egin du amorruz; baina haren ezpata-ukaldiaren haize-zafradaz aitaso erkindua hor doa lurrera.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 102. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus