Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Imanolen aitita Narziso Arrola Rufinoren lehengusua zan, bera be trikitilaria. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 77. orr.
Gogoratzen dut nire aitaren aitak, aititak, nik hamar urte nituela, garaiko 25 pezeta ematen zizkidala esaldi bat euskaraz esateagatik, eta nik, loritoaren antzera errepikatzen nuela paga lortzeko. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 176. orr.
Gau hartan nire semearen ondoan etzan nintzen, haren ohean, hain zuzen ere arratsaldean bertan -zortziak laurden gutxiagotan zehazki- jaso genuen albiste tamalgarriak -aitita derrepente hil zelakoa, alegia- semeari loak hartzea galaraz ez ziezaion. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 79. orr.
Normala aititak txakurrak tratatzen jakitea; baserrian jaio eta hazia zela kontuan hartuz gero, behintzat. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 87. orr.
Manuk tira eta tira egiten zion aititari eskutik, lehenbailehen alde egin zezaten handik. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 86. orr.
Emiliano Arriaga izan zen nire aititaren aita, Bilboko Elkarte Filarmonikoa sortu zuen, eta lan handia egin zuen Arriagaren obrak zabaltzeko. Berria - Harian 2006-01-28
Aitak aititarengandik jaso zuen negozioa, eta hala egokitu zait neuri ere, baina ez dut besaulki lixatu berrien artean hil nahi. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 36. orr.
Aittitte eta amamaren baserria Mugertza deitzen zen, baina hantxe bertan intxaurrondoaren aldamenean Etxeberritxo baserria zegoen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 106. orr.
Gure aiton-amon, aittitte-amama bat baino gehiago akordatzen omen dira iragan San Markos egunez nola prozesio egiten zuten elizbiran, kyrieleisonak abestuz-eta. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 165. orr.
Kasu bat aipatzearren, Agustin izeneko bere lagun baten aitita-amamak eta bi izeko bertan hil zirela, eta zer nahi zen horrelako aurrekari batekin, zer espero zitekeen Agustinengandik, hilarrietan euskaraz idaztea ere galarazita zegoen giro batean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 425. orr.
Ikaskide guztiek alde egiten zuten aroa zen: bigarren edo hirugarren etxeetara, gurasoen jatorriko herrietara ere bai, batek edo bestek aitita-amamaren baserrian baitzeukan hiri erdaldun honen beste muturrean zegoen Lurreko paradisua, eta bazen inori esan barik al pueblo joaten zenik ere. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 42. orr.
Bai, ordea, "amandre-aitajaun" eta "aitita-amama"rik. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 79. orr.
aitite amamak (3); aitite eta (3)