Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitatxi (orobat aitaxi g.er.) iz aitabitxia; aitona. ik aitona; aitaita; aitita; aitaso; amatxi.

Aitatxi ez zen inoiz baroitu, are gutiago apezpikutu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 31. orr.

Lo txarrekoa omen zen aitatxi; eta isiltasun betea behar omen zuen loak hartzeko.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 125. orr.

Aitatxik, erran berri dut, zortzi urte baizik ez zituen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 35. orr.

Aitatxik ere, bere aldetik, gero eta arta gehiago eskatzen zigun.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 182. orr.

Egun hartan irabazi zuen aitatxik bere izengoitia: handik aitzina, Migel Antsa gabe, Migel Mailu izanen zen toki orotan eta jende ororendako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 43. orr.

Emakumearen aitatxik -edo birraitatxik, ez naiz zehatz-mehatz oroitzen- gerla trofeo gisa ekarri omen zuen Marokotik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 31. orr.

Aitatxiri inoiz gutitan aditu nion aitaordearen alabantzarik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 32. orr.

Abiadura handian diruz okituko zen, herrira itzuliko gero, eta Maritxu dendari gaztearekin ezkondurik, aitatxiren etxalde abandonatuan laborantzan plantatuko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 31. orr.

-Zure aitatxiren testamentua da.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 299. orr.

Hire aitatxiren aitatxiren aitaren denboretan agitu zuan hori.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 33. orr.

Aitatxirena egin du Jakes Haundiak, bainan kondatu duen istorioa ez dute denek sinetsi.  Herria   2005-04-21

Nik sei urte nituela, hil zen aitatxi Tiburtzio Burnetenean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 126. orr.

Etxean denek beti irakurri izan dute, ene aitatxi-amatxiek, amak eta bereziki aitak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 129. orr.

-Ni hemen sortua naiz, baina aitatxiren aitatxi ez dakit nongo basaburutako malkarpekotarra nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 57. orr.

Aitatxi Migelek ez zidan inoiz argitu nola egin zituen Joanes Albretekoak bere amaren ezagutzak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 29. orr.

Kartzelarako burdinez aparte, bertze mandatu bat hartu zuten hiriko arotzek aitatxirengandik: lau kanoi handi, kokaleku finkoetan, gazteluko alde bakoitza zaindu zezaten, eta bertze horrenbertze kulebrina, txikiagoak, lekuz aldatu ahal izateko erasoa nondik heldu zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.

Aitatxi zenak, kurutzefikari loturik, nigar malkoak zeriola, kantatu zuen "La Marseillaise"en lehen bertsua.  Herria   2005-05-19

Aurpegia aitatxi gozo batena du, bi bizar-hegal xuriez matelak loreztaturik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 88. orr.

Haste hartan, iduri zuen bazuela bestek ez duten zerbait, gutarteko aire bat, aitatxi gozo baten itxura edo holako zerbait.  Herria   2003-05-08

Etxean denek beti irakurri izan dute, ene aitatxi-amatxiek, amak eta bereziki aitak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 129. orr.

Ezen oroit gaiten Juan Pedro Aguirre-k zuela egin aitatxi lana.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 130. orr.

Dena den, goresmenak aita ama aitatxi amatxi eta familia guziari eta osagarrizko handitze bat seme ttipiari.  Herria   2001-07-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus