Zeharkako gaitasunak

Zeharkako gaitasunak

Ikasketa-planek hainbat gaitasun-mota jasotzen dituzte;horien artean  zeharkako gaitasunak, garapen pertsonalarekin lotura handiagoa dutenak eta ezagutza-arlo espezifiko baten mende ez daudenak.

Zeharkako gaitasunak titulazio osoan zehar garatzen dira eskaintzen diren prestakuntza-inguruneetan (mintegiak, kanpoko praktikak, ikastaroak, besteak beste), eta enplegagarritasuna nabarmen sustatzen dute.

Ildo horretan, Praktiken eta Enplegagarritasunaren Zuzendaritzak, Graduetako, Masterretako eta Doktoradutza programetako koordinatzaileekin lankidetzan, eta hezkuntzako adituen aholkularitzarekin, UPV/EHUko Zeharkako Gaitasunen katalogoa egin du.

Era berean, ikastaro osagarriak eta programak eskaintzen dira zeharkako gaitasunak garatzeko; horien artean, IKDGAZTE. Programa horretan, titulazio desberdinetako ikasleek kanpoko erakunde batek planteatutako erronkari erantzuten diote. Horrela, taldean lan eginez eta etika eta konpromiso sozialarekin, beste gaitasun hauek ere garatzen dira:  autonomia eta autoerregulazioa, pentsamendu kritikoa, komunikazioa eta informazioaren kudeaketa.