DOCTORADO-PSICOLOGIA-ACTIVIDADES-2023

Psikologia Doktoregoa

Doktoretza tesien VII. jarraipen jardunaldiaK

Irudia
2023ko ekainaren 12 eta 13a

1. Jardunaldi hauen helburu nagusia nork bere ikerketa lana beste doktoregaien aurrean aurkeztean datza, norbere komunikazio-gaitasunak lantze aldera. Jardunaldi hauek, halaber, beste doktoregaiekin harremanak eraikitzeko eta haien atzeraelikadura jasotzeko testuinguru egokia ere badira.

2. Jarraipen Jardunaldietan parte hartzea derrigorrezkoa da. Psikologiako Doktoretza Programaren betekizuna gutxienez 3 Jarraipen Jardunalditan parte hartzea da. Doktoregaiek jardunaldietan parte hartuko duten ala ez adierazi beharko dute Apirilaren 3erako (egun hori barne), posta elektronikoz bidaliko zaien Google Forms-eko galdetegian.

3. Aurten, aurkezpenak presentzialki egingo dira baina kanpoan daudenek power point bat bidali dezakete aurkezpenarekin bideo baten bidez.

4. Jardunaldien egitura. Doktoregaien parte-hartzearen inguruko datu zehatzak jaso eta beharrezko doikuntzak egin bitartean, jardunaldien behin-behineko ordutegia hurrengoa da: 3 aurkezpen saio egingo dira, guztira, ekainaren 12 eta 13ean Areto Nagusian. Ekainaren 12ean bi saio egingo dira (goiz eta arratsaldez) 09:00tatik 13:00etara eta 14:30etatik 17:00etara. Ekainaren 13ean saio bakarra (goizez) egongo da, 09:00etatik 13:00etara. Behin betiko ordutegia posta elektronikoz jakinaraziko zaie partaideei.

5. Jardunaldietan partaide bakoitzak egin beharreko komunikazioak bi zati izango ditu, bakoitza 5 minutukoa, gehienez ere: lehenengo zatian, partaideak aurrez prestatutako aurkezpen bideoa edo power pointa (ikus 6.2. atala) erreproduzituko da, eta bigarren zatia galderei eta eztabaidari eskainiko zaie. Esan gabe doa aurkezpenean zehar kanpoak dauden aurkezleak online konektatuta egon beharko direla, egingo zaizkien galderei momentuan erantzuteko.

6. Jardunaldiei begira aurkeztu beharreko fitxategiak:

  • 6.1. Laburpena. Parte-hartzaile bakoitzak aurkeztuko duen ikerketa lanaren laburpen bat prestatu beharko du. Laburpenaren gehieneko luzera 200 hitzekoa edo 1500 karakterekoa (tarteak barne) izango da, eta hurrengo atalak jaso beharko ditu: (1) Sarrera; (2) Metodologia; eta (3) Emaitzak edo espero diren emaitzak. Izenburua bereiz joango da eta ez du hitz kopuruan eraginik izango.
    Laburpena antolatzaileek igorriko duten Google Forms galdetegi baten bitartez bidali beharko da. Azken data: maiatzak 23 (egun hori barne).
  • 6.2. Aurkezpen bideoa edo power point (pdf formatua). Partaide bakoitzak 5 minutuko gehieneko aurkezpen bideoa / power point prestatu beharko du. Aurkezpenak edozein egitura jarrai badezake ere, hurrengo galderei erantzutea iradokitzen da: (1) Zeintzuk dira zure ikerketaren aurrekariak? / Zein da zure ikerketaren marko teorikoa?; (2) Zer egitea pentsatzen duzu? / Zer egin duzu?; eta (3) Zer aurkitzea espero duzu? / Zer aurkitu duzu?
    Aurkezpen bideoa Google Drive-era igoko da, antolatzaileek aurrerago helaraziko duten estekaren bitartez. Gmail konturik ez izatekotan, bideoa antolatzaileei bidaliko zaie posta elektronikoz edo WeTransfer bidez. Azken data: ekainak 6 (egun hori barne)..

7. Jardunaldien funtzionamendu egokia bermatzeko, moderatzaile lanak egingo dituzten eta denbora kontrolatuko duten laguntzaileak behar dira. Laguntzen duten pertsonei parte-hartze ziurtagiri bat emango zaie ordainetan. Laguntzeko prest dauden doktoregaiek, hori berariaz adierazi beharko dute jardunaldietan izen emateko bidaliko zaien Google Forms-eko galdetegian bertan apirilaren 3rako (egun hori barne)..

Jardunaldi honen antolakuntzari (aurkezpena, laburpena, borondatezko laguntza…) buruzko edozein kezka edo zalantza baduzue, gurekin harremanetan jar zaitezkete, hurrengo helbidean: jornadaseguimientotesis@gmail.com

Izaera formalagoa duten gaietarako, Psikologiako Doktoretza Programako koordinatzailea den Joana Acharekin (joana.acha@ehu.eus) harremanetan jar zaitezkete.