Breadcrumb

Prozedura feministak ikerketan. Ezagutza eta komunitatea

Prozedura feministak ikerketan. Ezagutza eta komunitatea

Nori zuzendua:

UPV/EHUko doktoregaiak

Data:

2023ko maiatzaren 31a - 2023ko ekainaren 20a

Iraupena:

15 ordu

Hizkuntza:

Euskara

Modalitatea:

Ikastaroa online modalitatean izango da, UEUren Ikasgela Birtualaren bidez.

Hizlaria, irakaslea eta profila:

Ainhoa Latatu Núñez andrea, Biologian doktorea da UPV/EHUn. UEUn unibertsitate mailako prestakuntzaz arduratzen da, batez ere graduondokoen sustapen eta kudeaketaz. 2020. urtetik Irakaskuntza Masterreko Batzorde Akademikoko kidea eta irakaslea ere bada.

Iratxe Retolaza Gutiérrez andrea, UEUko Literatura saileko. Euskal Filologian lizentziatua. UPV/EHUko irakaslea. Aldizkari eta egunkarietako kolaboratzailea.

Parte hartzaileen kopurua:

Gutxienez 12 eta gehienez 20

Helburuak:

Ikastaro honen helburu nagusiak hauek dira, ikertzaileen ahalduntze feministan eragitea ipar izanda:

  • Ikertzaileengan kontzientzia feminista sustatzea, nork bere ikerketa-jardunaren genero-logikak identifikatzeko, baita ikerketa-esparruko genero-bereizkeriak identifikatzeko ere.
  • Ikerketa-harremanetan eta -komunitateetan botere-harremanak identifikatzeko eta dinamika feministak eraikitzen joateko lehen oinarri batzuk ezartzea.
  • Genero Ikerketen eta Ikerketa Feministen inguruko oinarrizko kontzeptu eta oinarri zenbait ezagutzea.
  • Gogoetarako gune bat sortzea, ikertzaile feministok kezkak, esperientziak, diskurtsoak eta praktikak partekatzeko.

Edukiak:

  • 1. IKERTZAILE EZ DA JAIOTZEN, EGIN EGITEN DA
    • 1.1. Pertsonala politikoa da
    • 1.2. Zaintza bat norberarena
    • 1.3. Ikerketaren ikuspegi normatiboaz beste
  • 2. IKERKETA-KOMUNITATEAREN TOLESAK
    • 2.1. Botere-harremanak eta genero-logikak ikerketa-eremuetan
    • 2.2. Elkarlana eta ahizpatasuna
    • 2.3. Autoritatea feminismotik birpentsatzen
  • 3. IKERKETA-PROZEDURAK AUZITAN
    • 3.1. Epistemologia feministak: hurbilketa bat
    • 3.2. Ikerketa-metodologiak: birkokatze feministak
    • 3.3. Ikerketa-dokumentua: interpretazio, gorpuzte eta idazketa ez-sexistak