Kolonbiako enbera eta nasa lagunekin - Andoni Barreñaren kronika
Lehenengo argitaratze data: 2024/06/12
Garabiden idatzitako kronika batean, Andoni Barreñak 2024ko apirilean Colonbian egindako egonaldiaren berri eman digu, lehenik Chocón eta gero Caucan.
Lehenengo egunetan Quibdó hiriburuko Universidad Tecnológica del Chocón egon zen hizkuntzak biziberritzeko estrategiei buruz hitz egiteko. Eremu horretan enbera hitz egiten da, 100.000 lagun baino gehiagok osatzen duten komunitatean.
Hurrengo egunetan Caucan egon zen Andoni. Garabidetik aspaldi ari dira lanean Nasa komunitatearekin, nasa yuwe hizkuntza biziberritzeko metodologietan lanean. Oraingoan gramatika naturalaren inguruan hausnartzeko laguntza eskatu zioten katedrakideari.
Iturria: Garabide