PROGRAMA 3R UNIBERTSITATEAK
UPV/EHUko DEIADIA ORIENTAZIORAKO, PRESTAKUNTZARAKO ETA BITARTEKARITZARAKO
Deialdiaren xedea
«UPV/EHU 3R Unibertsitatea» programa Bizkaiko Foru Aldundiak eta UPV/EHUk sinatutako hitzarmenetik datorren ekimen bat da, eta xede du enplegagarritasuna bultzatzeko neurriak abiaraztea eta azken hiru ikasturteetan UPV/EHUn titulatu diren eta COVID-19ak sortutako krisi sanitarioaren ondoriozko lan merkatuaren ziurgabetasun testuinguruan langabezian dauden 75 pertsonari laguntza aktiboa ematea.
Prestakuntza ekintza «3R Unibertsitatea» programaren barruan dago, eta programa hori Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak bultzatzen eta finantzen du oso-osorik.
Programa hau Bizkaiko Foru Aldundiaren Kontrata30 eta Kontrata programarekin osatu ahal izango da. Kontrata programak enplegagarritasuna sustatzen laguntzen du, 2020ko martxoaren 14aren ondoren langabezian geratu diren pertsonekin sinatutako gutxienez 6 hilabeteko lan kontratuen bidez.
Onuradunei zuzendutako jarduerak
- Orientazioa: orientazioko taldeak UPV/EHUk enplegurako dituen baliabide guztien informazio xehatua emango die parte hartzaileei, merkatuan sar daitezen, eta enplegua eskuratzeko tresnekin lagunduko du: curriculum vitaea, aurkezpen gutuna.
- Zeharkako gaitasunei buruzko prestakuntza, Networking sareko ekintzak, alternatiba profesionalak hautemateko ekintzak eta bitartekaritza ekintzak.
- Bitartekaritza: Programa honekin laguntza eskaini nahi diegu hautatutako pertsonei beren profil profesionaletara egokitzen diren lan eskaintzak eskuratu ditzaten.
Eskatzaileek bete behar dituzten baldintzak:
· UPV/EHUn eta graduko edo masterreko unibertsitate titulu ofizial bat lortu izana azken hiru ikasturteetan (2017/2018, 2018/2019 eta 2019/2020).
· Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea deialdi hau argitaratzen den egunean.
· Lanbiden, Euskal Enplegu Zerbitzuan, enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea (UPV/EHUren enplegu zentroetan egin daiteke Lanbideko alta) eta egun langabezian egotea.
Eskabideak aurkeztea
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatua egotearen ziurtagiri eguneratua.
- Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emanda egondako aldiaren ziurtagiria. https://www.lanbide.euskadi.eus/lanbide-hasiera/ -- nire Lanbidenet -- ziurtagiriak eta txostenak -- izena emanda egondako aldiaren ziurtagiriak
- Euskarako eta/edo ingeleseko titulu ofizialen kopia.
- Curriculum vitae eguneratua PDF formatuan.
Formularioa bete ondoren, agiriak atxiki eta telematikoki bidali beharko da eskabidea. Eskatzaileak frogagiri bat jasoko du eskabidean jakinarazpenetarako adierazitako helbide elektronikoan. Frogagiria duen mezua jaso ondoren, inprimatu egin beharko da, eta Bizkaiko Campuseko errektoreordeari bidali. Horretarako, UPV/EHUko Erregistro Orokorren batean aurkeztu behar da (2012ko maiatzaren 16ko Akordioa, UPV/EHUren Gobernu Kontseiluarena –2012ko ekainaren 18ko EHAA– eta 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena).
Onartutako eta baztertutako hautagaiak
Dokumentuak:
- (Beste leiho bat zabalduko du)Onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda (pdf ,933,64 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda (pdf ,2,81 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Esleipendunen behin-behineko zerrenda (pdf ,2,63 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Esleipendunen behin betiko zerrenda (pdf ,110,17 Kb)
Zuzenketa-aldia
Zuzenketa epea otsailaren 17an amaitzen da (barne).
Zuzenketa-inprimakia UPV/EHUko edozein erregistrotan entregatu behar da osatuta.
Argibide gehiagorako
Telefonoak: 946 01 3679; 946 01 7973
Emaila: enplegubizkaia@ehu.eus