Berriak

Euskara eta euskal kultura irakurle lanpostua eskaintzen du Boise State Unibertsitateak

Hautagaitzak proposatzeko epea azaroaren 4ra arte dago zabalik.

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/05

 2019ko abuztuaren 1ean hasteko.

Lanpostuak "Assistant Professor of Basque" du izena eta bederatzi hilabeteko kontratu berriztagarria eskaintzen du, denboraren erdia irakastea dela (15 kreditu urtero), %30a ikerkuntza, eta gainerako %20a administrazioa eta bestelako zerbitzuak.

Irakatsiko dituen gaiak euskara, euskal kultura edota euskal historia izango dira, bidaltzen dituen proposamenak ere kontuan hartuko direlarik. Ekimena kontuan hartuko da oso. Euskal gaietan ikertzeko eta proposamenak lantzeko aukera izango du eta harremanetan eta elkarlean arituko da BSUko Munduko Hizkuntzen Departamentuarekin, Boiseko Euskal Komunitatea eta bere elkarte eta adierazpenekin, eta BSUko Arte eta Zientzien Fakultatearekin.

Doktoradutza eskatzen zaio Euskal Gaietan edo hauekin harremana duen arlo batean (berehala lortzekotan daudenen hautagaitzak ere aztertuko dira), eskarmentua euskara irakasten edota irakasten graduarreko mailetan; eta ingelesa, euskara eta espainiera menperatu beharko ditu, beste zenbait baldintzaren artean.