inf_jornadas-2005

Séminaires 2005

Cartel jornadas 2005

2006ko abenduaren 19an eta 20an

Espezialitateko hizkerak eta terminologia II:

euskara estandarra eta espezialitate hizkerak

PROGRAMA

IRITZIA

"ESPEZIALITATEKO HIZKERAK ETA TERMINOLOGIA" JARDUNALDIEN EMAITZA

 

EHUko Euskara Institutuak antolatu eta bideratu dituen jardunaldi horiek 2005eko abenduaren 19an eta 20an izan ziren.

Jardunaldietako mahaikideak Hasiera-ekitaldian Miren Azkarate kultura sailburua, Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko errektorea eta Pello Salaburu EHUko Euskara Institutuaren zuzendaria izan ziren mahaian. Miren Azkaratek hizlari eta entzule guztiak agurtu zituen eta, besteak beste, poza eta pena adierazi zuen ekitaldiaren aurrean: poza, halako gaiaren inguruan zenbait ikertzailek eta erakundek duten interesagatik eta egiten duten lanagatik; eta pena, hain hurbil duen gaiaren inguruko gogoeta eta eztabaidetan egon ezin izanagatik. Juan Ignacio Perez Iglesiasek gogoeta eta eztabaiden garrantzia aipatu zuen; izan ere, unibertsitatea (baita Euskal Herriko Unibertsitatea ere) aldaketa garaian sartua dago erabat eta Bolognako erabakien ondorengo moldaketak serio aztertu beharko dira, eredu berrietara egokitu eta egoera horretan lehiakor izateko. Pello Salaburuk, bestalde, Euskara Institutuaren konpromisoa aldarrikatu zuen honelako jardun eta ekitaldiak aurrerantzean ere antolatzeko eta, jardunaldi, argitalpen nahiz ikerketekin, Euskara Institutaren lana sendotzeko eta gizartera zabaltzeko.

Saioak EHUko Leioako campuseko Zientzia eta Teknologia fakultatearen Paraninfoan egin ziren. Jardunaldietan 182 lagunek hartu dute parte, horietatik 152k entzule gisa eta 30 lagun, entzule ez ezik, hizlari edo antolatze lanetan aritu direnak. Unibertsitateetatik ez ezik, hizkuntza zerbitzu, administrazio sail eta beste erakunde batzuetatik ere etorri dira entzuleak. Antolatzaileek biziki estimatu dute hizlari eta komunikazio egile guztien lana, baita entzuleen parte hartzea ere, saio guztietan sortu baita eztabaida eta iritzi-trukatze aberasgarria.

Jardunaldietako publikoaGaiak, jakina, era askotakoak izan dira: hiztegigintzari, corpusgintzari eta diskurtsoari begira sailkatuak. Alde batetik, lehenagoko jardunaldietan azalduak ziren gaien inguruko azken berriak agertu dituzte hizlariek (Terminologia Batzordearen lana, esate baterako) eta, bestetik, gai zehatzagoak eskaini dira, azken ikerketen berri emanez, ikerketen aplikazioa eginez edo gaurko egoeraren diagnostikoa eta haren gaineko gogoeta eginez.

Azken mahai-inguruan EHUko Euskara Zerbitzuko Xabier Alberdi, Elhuyar fundazioko Alfontso Mujika eta Zientzia eta Teknologia fakultateko Kepa Altonaga aritu ziren Iñaki Ugartebururen galderei erantzunez ez ezik, baita entzuleen gogoeta eta iritziei ere.

Baina ohi bezala jardunaldiak ez dira bukatu. Saio horietan ahoz eskaini diren hitzaldiak txukundu eta biribilduko ditugu orain saioetan egon ez zirenei eskaintzeko. Alde batetik, liburua prestatu eta argitaratuko da, hitzaldi gehienak (edo beste batzuen laburpenak) bilduz, baita mahai-ingurua ere multimedia erako euskarrian (bideo edota audio modura) liburuarekin batera. Bestetik, hitzaldi batzuk aukeratuko ditugu webgune honetan bertan argitaratzeko nahiz Euskara Institutaren webgunean.

IRAGARKIA

HITZALDIAK

Hiztegigintza

  • "Terminologia Batzordearen lana: hiztegigintza": Araceli Diaz de Lezana (Terminologia Batzordea).
  • "Espezialitate-arloko terminoak hiztegi orokorretan": Elixabete Etxeberria (Elhuyar Fundazioa).
  • "Terminologia Bankuaren eguneratzea espezialitateko testu normalizatuen corpusa baliatuz": Miel Loinaz (UZEI).

Corpusak

  • "XX. Mendeko euskararen corpus estatistikotik XXI. mendeko erreferentzia-corpusera": Miriam Urkia (UZEI).
  • "Zientzia eta Teknologiaren Corpusa: diseinua eta metodologia": Xabier Artola (IXA Taldea) eta Antton Gurrutxaga (Elhuyar Fundazioa).
  • Ereduzko Prosaren corpusa: Josu Zabaleta.

Gramatika eta diskurtsoa

  • "Zientzia-prosa: hitzartutako eredu baten bila": Kepa Altonaga  (EHU).
  • "Gramatika- eta estilo- arauak espezialitate-hizkeren garapen diskurtsiboari begira": Igone Zabala (EHU).
  • "EHULKU zerbitzua EHUn": Juan Kruz Igerabide (EHUko EHULKU zerbitzuaren koordinatzailea).

KOMUNIKAZIOAK

  • "Irrati-telebistako glosarioa": Asier Larrinaga (EITB).
  • "Espezialitate-hizkeren garapen lexiko-diskurtsiboa: aldakortasun terminologikoa tratatzeko zenbait irizpide": Agurtzane Elordui (EHU).
  • "-tzaile atzizkia. Espezialitate-testuetako erabilera berriak": Antton Elosegi (EHU).
  • "Filosofia alemana euskaraz eta euskara estandarra":  Ibon Uribarri (EHU).
  • "Euskara-gaztelania terminologia elebidunaren erauzle automatikoa": Antton Gurrutxaga, Amaiur Pagoaga, Xabier Saralegi, Sahats Ugartetxea (Elhuyar Fundazioa) eta Iñaki Alegia (IXA Taldea).
  • " Zenbait gogoeta euskarazko definizioen inguruan":  Xabier Alberdi (EHUko Euskara Zerbitzuak).
  • "Gaztelaniazko agindu edo betebehar balioko geroaldiaren ordainak euskarazko administrazio-testuetan": Axun Aierbe (EHU).
  • "Neurri-izenak eta neurri-esamoldeak euskaraz": Jose Ramon Etxebarria.
  • "ERE eta aurresuposizioa (hizkuntzalaritzako) testu teknikoetan": Ainara Ondarra (EHU).
  • "Espezialitateko hizkuntzen irakaskuntza: ikuspegi didaktikoa": Joseba Ezeiza (EHU).

MAHAI-INGURUA

Audioak (.mp3) Edukia (hizlaria) Audioaren neurria (Mb) Iraupena (h:mm:ss)
01 Aurkezpena 01 7,2 0:07:43
02 Alberdi 01 5,3 0:05:39
03 Mujika 01 10,0 0:10:57
04 Altonaga 01 9,3 0:09:57
05 Aurkezpena 02 0,5 0:00:30
06 Alberdi 02 7,5 0:08:01
07 Mujika 02 6,5 0:07:02
08 Alberdi 03 3,9 0:04:13
09 Altonaga 02 7,6 0:08:10
10 Elkarrizketa 01 6,6 0:07:05
11 Elkarrizketa 02 6,7 0:07:12
12 Elkarrizketa 03 6,1 0:06:32

 

ARGAZKIAK