Desfibriladorea
Arritmia hilgarriak eragiten dituzten kardiopatia iskemikoen ondoriozkoak dira bat-bateko heriotza eztraumatiko gehienak. Seguruenik prebentziozko neurriak direla-eta esandako horren eragina apalduaz badoa ere, ekonomiaren aldetik aurreratuak diren herrialdeetan heriotza-kausa nagusienetakoa da.
Bihotz-gelditze bat dutenentzako tratamendu hoberena albait arinen zenbait egintza aplikatzea da, hala nola medikuen elkarte zientifikoek «biziraupeneko kate» izendatu dituzten egintzak. Eta kate horretan sartzen dira: emergentzietako sistema aktibatzea, bihotz-biriketako bizkortze oinarrizkoa egiteko maniobrak burutzea, desfibrilizazio goiztiarra eta zainketa mediko espezializatuak.
Ebidentzia klinikoek eta zientifikoek berretsi dutenez, osasun publikoko arazo larri horri aurre egiteko, biziraupeneko katearen barruan desfibrilazio goiztiarra da erantzun sanitario egokiena. Aurrerakuntza teknologikoek modu automatikoan jarduten duten desfibriladore kategoria bat garatzeko aukera eman dute; eremu sanitariotik kanpo, espezializatua ez den pertsonalak erabili ahal izateko egokiak dira, eta horrela ekidin egiten da gaixo dagoen pertsonaren biziraupen katea hautsi dadin, larrialdi sanitarioetako ekipoak etorri arte itxaron beharrik ez dago eta.
Aldaberatasuna eta fidagarritasuna kontuan hartuta, kanpoko desfibriladore automatikoa bereziki diseinatua dago jende asko ibiltzen den tokietan kokatzeko, prestakuntza sanitariorik ez duten pertsonak erabil ahal ditzaten, horrelako pertsonak izaten baitira berehalako desfibrilazio prozesua eskatzen duen egoera bati aurre egin behar izaten diotenak. Horrek azaltzen du espazio horietan kanpoko desfibriladore automatikoak ipintzeko dagoen joera gero eta handiagoa, eta osasun administrazioak, inolako betebeharrik ezarri gabe, joera horri eusten eta joera hori sustatzen lagundu nahi du. Horretarako, egin daitekeen gauzarik onena eremu ez-sanitarioetan medikuntzako lanbidetik aparte dauden pertsonek aparatu horiek erabil ditzaten sustatzea eta erraztea da.
Hori dela-eta, Euskal Herriko Unibertsitateak desfibriladore automatikoak ipini ditu bere ikastegi eta eraikin guztietan, beharrezkoa izanez gero erabiliak izan daitezen.
Desfibriladoreak eraikinetako sarreran daude kokatuta, bitrina baten barruan, eta konektatuta daude telefonoz segurtasuneko zaindarien kontrol gunearekin eta 112 zenbakiarekin.
UPV/EHUko Prestakuntza Kabineteak ikastaroak antolatuko ditu, desfibriladoreak nola erabiltzen diren ikasi nahi duten pertsona guztiei zuzenduak.
Galderarik edo zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan UPV/EHUko Prebentzio Zerbitzuko Osasun Arloarekin.
- (Beste leiho bat zabalduko du)Erabiltzailearen gidaliburua (pdf ,907,42 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)BOSTNAN PYRES desfibriladorearen pegatina (pdf ,372,70 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)DEAren erabilpenaren karatula (pdf ,63,22 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Cruz Roja: Curso inicial de capacitación para el uso del Desfibrilador Externo Automático (pdf ,757,03 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Osakidetza: Apuntes para actuar ante una Parada Cardiorrespiratoria (pdf ,885,92 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Documento sobre la Implantación de Desfibriladores en la Universidad CRUE-CADEP (pdf ,191,47 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)2015 ERHD fly (pdf ,4,26 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)2015 Gomendio berriak (pdf ,412,91 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)CERCP adierazpenak 2015 (pdf ,73,38 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Gomendioak 2015 Laburpen exekutiboa (pdf ,3,21 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)2015 AHA- Guidelines-Highlights (pdf ,615,51 Kb)
- 8/2007 DEKRETUA, urtarrilaren 23koa, pertsonal ezsanitarioak kanpoko desfibriladore automatikoak erabiltzeri buruzkoa
- ORDEN de 30 de mayo de 2016, del Consejero de Salud, por la que se desarrolla el Decreto 9/2015, de 27 de enero, por el que se regula la instalación y uso de desfibriladores externos automáticos y semiautomáticos y se establece la obligatoriedad de su instalación en determinados espacios de uso público externos al ámbito sanitario.
- 337/2010 DEKRETUA, abenduaren 14koa, osasun arloko zenbait dekretu aldatzen dituena, Zerbitzuen Zuzentarauaren transposizioa egiteko arautegira egokitzeko
- 9/2015 DEKRETUA, urtarrilaren 27koa, kanpo-desfibriladore automatiko eta erdiautomatikoen ezarpena eta erabilera aurtzen dituena, eta haiek osasun-esparrutik kanpoko erabilera publikoko gune jakin batzuetan jartzea beharrrezkoa dela xedatzen duena.