psicosociologia

Psikosoziologia

Psikosoziologiak lanaren edukiari eta antolakuntzari lotutako alderdiak aztertzen ditu, alderdi horiek langileen osasunerako kaltegarriak izan baldin badaitezke. Batez ere, psikologia eta gizarte arloak lantzen ditu.

Elkarreraginak aztertzen ditu. Alde batetik, lanaren edukiaren, ingurumenaren eta antolakuntza-baldintzen arteko elkarreraginak, eta, bestetik, langileen gaitasunaren, beharren, kulturaren eta egoera pertsonalen artekoak. Izan ere, horrek guztiak, pertzepzio edo esperientziaren bidez, eragina izan dezake laneko osasunean, errendimenduan eta gogobetetzean.