Arriskuen ebaluazioa: Lanpostuen arrisku espezifikoak
Lehenengo argitaratze data: 2013/04/11
UPV/EHUko langileek, IIPk nahiz AZPk, norberaren lanpostuari atxikitako jardueren arriskuen ebaluazioa dute kontsulta-gai, modu automatizatuan, langileen atarian.
Horrexegatik zure lanposturako arrisku ebaluazioa jardueraren arabera emango dizugu, web orrian, Langileen atarian, honako ataletan sakatuz: Nire lanpostua>>Lanpostuen historia.
Prebentzio-zerbitzuaren web orrian, (Segurtasuna>>Arriskuen ebaluazioa atalean), jarduera guztien txostena ageri da, eta bertan zehazten da jarduera bakoitzaren arriskua eta arrisku horren iturria, balorazioa, baldintza eta dagokion zuzentze edo prebentzio-ekintza.
Honez gain, honako lanpostu hauen balioespen espezifikoa egin da:
- L100: abeltegiko ofiziala
- L136: animaliategiaren arduraduna
- L164: laboratorioko teknikariak
- L273: SGIkerreko teknikaria
- L274: animaliategiko teknikaria
- L987: SGIkerreko laguntza teknikorako pertsonala (I. gr.)
Hauek guztiauek eskura dute, zeinek bere balioespena atarian.
Zalantzarik badago, Prebentzio Zerbitzuarekin jarri harremanetan:
Lurraldea | Teknikaria | Telefonoa | E-posta |
---|---|---|---|
ARABA | Cesar Saiz | (15) 4314 | cesar.saiz@ehu.es |
GIPUZKOA | Luis Escribano | (13) 8438 | luis.escribano@ehu.es |
BIZKAIA-Leioa | Roxana Avilés | (14) 5023 | roxana.aviles@ehu.es |
BIZKAIA-Bilbo | Elena Ramos | (14) 4113 | elena.ramos@ehu.es |