Arrazakeria eta osasun-arreta: ikusezinak diren desparekotasunei aurre egitea

JARDUNALDIA. ARRAZAKERIA ETA OSASUN-ARRETA: IKUSEZINAK DIREN DESPAREKOTASUNEI AURRE EGITEA

2025eko apirilak 10 | Juliana Agirrezabala Aretoa | Bilboko Hezkuntza Fakultatea (UPV-EHU)

Arrazakeria gizarte guztietan dagoen osasunaren determinatzaile bat da, eta eragin handia du biztanleria arrazializatuetan, morbilitate eta hilkortasun goiztiar handiagoa eraginez. Osasun-sistema arrazakeria gauzatzen den erakundeetako bat da, eta funtsezko oztopoa da osasun-laguntza ekitatibo bat jasotzerakoan, gizarteko maila orotan jarduten baitu, egiturazkoetatik hasi eta pertsonen arteko hartu-emanetaraino.

Europako testuinguruan, osasun-arretan ematen den arrazaren araberako diskriminazio-praktikei buruzko ebidentzia zientifikoa mugatua da, eta gainera, honi buruzko hausnarketa eta ezagutza partekatzeko espazioak falta dira. Diziplinarteko ikuspuntu batetik eratutako espazio hauek, esparru klinikoaz gain, biztanleria arrazializatuaren arreta hobetzearen alde lan egiten duten hirugarren sektoreko erakundeen ekarpenak jaso beharko lituzkete.

Jardunaldi honek azalpen teoriko-kontzeptualak eta mahai-inguruak uztartuko ditu, osasun-sistema ekitatiboago baterantz aurrera egiteko estrategien inguruko hausnarketa bateratua ahalbidetuz.

 

Jardunaldietan parte hartu nahi baduzu, bete mesedez IZEN-EMATE FORMULARIOA

 

EGITARAUA

GOIZEKO SAIOA

9:00-9:15 INAUGURAZIOA.
Pedro Gullón Tosio.
Osasun Publikoko eta Osasun Ekitateko Zuzendari Nagusia, Espainiako Osasun Ministerioa

9:15-10:00 HASIERAKO PONENTZIA.
Osasun-desparekotasunak eta diskriminazio-esperientziak osasun-zerbitzuetan

Stephani Hatch, King’s College London

10:00-10:15 GALDERAK ETA EZTABAIDA

10:15-10:45 PONENTZIA.
Arrazializatutako pertsonek Europan osasun-eskubideak izateko dituzten oztopoak: Zer dakigu eta zer ez dakigu oraindik? 
Yolanda González-Rábago, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), OPIK Ikerketa Taldea

10:45-11:00 GALDERAK ETA EZTABAIDA

11:00-11:30 ATSEDENALDIA - KAFEA

11:30-13:00 MAHAI-INGURUA.
NOLA EGIN AURRE ARRAZAKERIA ESTRUKTURALARI KONTSULTATIK?

Erakunde-mailako arrazakeria osasun-langileen eskuetan (arrazializatutako langileak barne) Quinndy Akeju, Erizaina Osakidetzan – Euskal Osasun Zerbitzua, Afrocolectiva

Arrazializatutako pertsonek jasotzen duten arreta: emakumeen kasua
Najoua Gelai, Familia eta Larrialdietako Medikua, Sierrallana Ospitalea, Kantabria

Lehen mailako arretako kontsulta espazioa entzute-leku gisa: aurreiritzien erronkak
Luis Gimeno-Feliu, Lehen mailako eta Komunitateko Mediku Arreta, Aragoi

Diziplina anitzeko ikuspegi anti-arrazistak
Noha El-Haddad Boufares, Familia eta Larrialdietako Medikua, Espainiako Neska Musulmanen Elkartea (ACHIME)

Moderatzailea: Erika Valero Alzaga, OPIK Ikerketa Taldea (UPV/EHU)

13:00-13:30 GALDERAK ETA EZTABAIDA

13:30-15:00 BAZKARIA

 

ARRATSALDEKO SAIOA

15:00-15:30 PONENTZIA.
Osasun-arretarako sarbidearen oztopoak Euskadin: CASSIN-en artatutako pertsonen profila eta osasun-eskubidearen urraketak

Elena Rodríguez Álvarez, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), OPIK Ikerketa Taldea

15:30-17:00 MAHAI-INGURUA.
OSASUNEAN EMATEN DIREN ARRAZA-DESPAREKOTASUNAK MURRIZTEKO ARRAZAKERIAREN AURKAKO AKTIBISMOA: HIRUGARREN SEKTOREAREN ESPERIENTZIA

Bilboko Arreta Soziosanitarioko Zentroaren (CASSIN) esperientzia
Xabier Aguirre, Munduko Medikuak Euskadi

Antiarrazismoa osasun-ekitaterako
Mba Bee Nchama, Osasunerako Arraza-Ekitatearen Plataforma (PERSA)

Osasun-turismoa eta beste mitoak: osasun-bazterkeriaren 12 urteetan erakunde-mailako arrazakeriaren formak
Marta Pérez Pérez, Yo Sí Sanidad Universal

Kultura arteko bitartekaritza desberdintasunak eta arrazakeria prebenitzeko tresna gisa
Nacho Peña, Salud entre culturas

Moderatzailea: Estibaliz Gil Miguel, Munduko Medikuak Euskadi

17:00-17:30 AZKEN ONDORIOAK.
Osasun-arretako arrazakeria aitortzeko eta lantzeko proposamenak

Daniel La Parra Casado, Alacanteko Unibertsitatea

 

Nola iritsi Bilboko Hezkuntza Fakultatera?

Kokapena

Bilboko Hezkuntza Fakultatea Leioan dagoen UPV/EHUko Bizkaiko Canpusean kokatzen da (Sarriena Auzoa z/g).

Nola iritsi…

…Garraio publikoz (autobusez) bazatoz:  

Bizkaibus enpresak Bizkaiko hainbat udalerritatik iristen diren autobus linea ezberdinak eskaintzen ditu Bizkaiko Campusera. Hemen kontsulta daitezke guztiak. https://www.bizkaia.eus/es/web/bizkaibus/lineas

Bilbotik, hiria eta UPV/EHUko Bizkaiko Campusa batzen dituzten lineak hauek dira:

  • A2318: Termibus - UPV/EHU (Autopistaz)
  • A2312: Zabalburu - UPV/EHU (Juan de Garay)
  • A2314: Bilboko Abandoko geltokia - Erandiogoikoa - UPV/EHU
  • A2321: Santutxu - UPV/EHU (Autopistaz)
  • A2324: Bilboko Abandoko geltokia eta Udaletxea - UPV/EHU (Enekuri)

 

…Autoz bazatoz: 

Autoz bazatoz, Google Maps aplikazioan Hezkuntza Fakultatearen kokapen esteka hau jarraitu besterik ez daukazu: https://maps.app.goo.gl/o8LKpPXtgHEerrhP9

 

ANTOLATZAILEAK

FINANTZATZAILEAK