FORMACION-PROMOCION-SALUD

Osasunaren Sustapena eta Osasun Komunitarioan Formakuntza

OPIK-Osasunaren Gizarte-Baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari Buruzko Ikerketa taldeak graduondoko eta etengabeko formakuntza-jarduera desberdinak burutzen ditu Osasunaren Sustapena eta Osasun Komunitariaren arloan. Prestakuntza hau osagarria da OPIKeko lankideek beste eremu batzuetan irakasten dituzten gradu eta graduondoko formakuntzarekin.

Formakuntza hauek formato ezberdinetan gauzatu dira, hala nola, jardunaldiak, mintegiak, batzarrak, aurrez-aurreko ikastaroak, UPV/EHUko Osasunaren Sustapena eta Osasun Komunitarioan berezko master birtualaren antolaketa, edota gai bereko unibertsitateko Espezialista batetan.

Prestakuntza-jarduera hauek, publiko orokorrarentzat eskuragarriak izanik, osasun publikoaren alorrean, osasunaren sustapena eta osasun komunitarioan oro har lan egiten duten profesionalei zuzendua dago bereziki. Era berean, esku-hartze eta ikerketa arlo hauetan murgildu nahi duten pertsonei ere zuzenduta daude.

Jarduera hauen helburua eremu hauek akademikoki sendotze eta espezializatzen laguntzea da. Hori guztia, gai hauen inguruan eztabaida eta ezagutza partekatua sortuz, baita hainbat eremu eta lurraldetan lanean ari diren eragileen arteko sareak sortuz ere.

 

Zeintzuk dira gure prestakuntza jarduerak?

Master eta graduondoko tituloak (UPV/EHUko berezko tituloak)

 

Etengabeko formakuntza ikastaroak

 

Beste formakuntza-ikastaro batzuk

 

  • Osasun Komunitarioan formakuntza. Unidad Docente Multiprofesional de Atención Primaria y Comunitaria de Plasencia. Birtualki, 2021
  • UPV/EHUko Uda Ikastaroa: Farmazia komunitateko osasun prozesuen katalizatzaile. Egiteke dagoen iraultza. Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroa. Donostia-San Sebastián, 2021
  • UPV/EHUko Uda Ikastaroa: Esan non bizi zaren eta zer arrisku jasaten duzun esango dizut. Donostia-San Sebastián, 2021
  • Gizarte-desberdintasunak osasunean. Bizkaiako Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionala. Bilbo, urte ezberdinetan: 2018, 2019, 2020, 2021.
  • Osasuna eta hiri politikak: zer egin dezakegu herri mailan Osasuna hobetzeko?  Leioako Udala, 2020
  • Osasuna gizarte-determinatzaileak eta Osasuna politika guztietan. Curso online, 2020
  • Osasun-plangintza ekitate printzipioekin. Bilboko Udala, 2019
  • UPV/EHUko Uda Ikastaroa: Zahartze osasuntsua ikuspegi demografiko eta sozialetik. Donostia-San Sebastián, 2017
  • Gizarte-desberdintasunak osasunean. Arabako Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionala. Vitoria-Gasteiz, urte ezberdinetan: 2014, 2015,2016, 2017.