
OPIK Eusko Jaurlaritzak errekonozitutako Euskal Unibertsitate Sistemaren Ikerketa Taldeetako bat da eta bere ikerketa-jarduera bi arlo nagusitan garatzen du: batetik, osasun-desberdintasunen eta horien gizarte determinatzaileen azterketan eta, bestetik, dinamika demografikoa eta parte hartzen duten prozesuen analisian.