Elkarlana administrazioekin eta erakunde sozialekin
Opikek ikerketa, heziketa eta hedapeneko jardueretan parte hartzen du administrazio eta erakunde sozial ezberdinekin, ezagutzaren transferentzia bultzatuz, batez ere politika publikoen eraketa eta ebaluazioan laguntza emanez, eta baita ere osasunaren gizarte determinatzaileen eta osasuneko gizarte desberdintasunen garrantziaren hedapen eta prestakuntzaren bidez. Horregatik, azken urte hauetan OPIK buru izan da edo parte hartu du hainbat erakunde ezberdinekin ikerketa-kontratu ezberdinen bidez (Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bilboko Udala, etab.). Baita ere, etengabeko prestakuntza-ikastaroetan parte-hartu du erakunde desberdinekin, besteak beste, IVAP-Administrazio Publikoko Euskal Institutua, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza, Osakidetza edo OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea.
Jardueretako batzuk honako hauek dira:
- Opengela Otxarkoaga hiri-birsorkuntza programaren Osasun Eraginaren Ebaluazioa
- Desberdintasun sozialak haurren osasunean eta zaintza informalaren analisia: 2013ko EAEko Osasun Inkestaren datuekin eginiko azterketa. Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza
- Eusko Jaurlaritzaren plan eta ekintzetan Osasunaren Lenteak sartzea. Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza
- Lehen Mailako Arretan 2 motako diabetes mellitusaren kudeaketaren Osasun Ekitatean Auditoria. Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza
- Biztanleriaren osasunaren jarraipenean berrikuntza: EAEko Osasun Inkesta osasun politiken behar berrietara eguneratzea eta egokitzea. Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza
- Bilboko Kalteak Murrizteko hiru Baliabidetan artatutako bazterketa egoeran dauden pertsonen profil soziodemografiko eta sanitarioa. Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza
- Adineko biztanleriaren osasun gizarte-desberdintasunen analisia. Biodonostia eta Osakidetza
- Gipuzkoako lurralde historikoko gazteen osasun-ohiturei buruzko azterketa. Gipuzkoako Foru Aldundia
- Bizkaiko Lurralde Historikoko Zahartze Aktiboaren Indizearen eraketa, Active Ageing Index (AAI) adierazleak hartuz. Bizkaiko Foru Aldundia
- Bilboko I. Osasun Planaren eraketa. Bilboko Udala
- Bilboko biztanleriaren osasun-desberdintasunen determinatzaileak. Bilboko Udala
- Bilboko biztanleriaren epe-laburreko proiekzioak. Bilboko Udala
- Merkataritza librea, enpresak eta gobernuak: osasunarekin negoziatzen. Medicus Mundi Bizkaia
- Desberdintasunak osasunaren eskuragarritasunean EAEn. Medicus Mundi Bizkaia