Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programa

Lehenengo argitaratze data: 2024/10/10

Aurten ere Garabidek Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programa antolatu du. Munduko 18 aktibistak egonaldia egingo dute Euskal Herrian hizkuntza gutxituak biziberritzeko ikastaroetan parte hartzeko. Aktibistak Hego Amerika, Erdialdeko Amerika, Asia eta Afrikatik etorri dira formazio teoriko eta didaktikoak jasotzeko.

Irailaren 20an iritsi ziren eta 6 astez geratuko dira euskaren sustapenean lanean dauden elkarte eta erakundeekin haien esperientziak partekatzen. Besteak beste euskaltegiak, komunikabideak, instituzioak eta abar bisitatuko dituzte.

Ane Ortega, Andoni Barreña eta Itziar Idiazabal katedrakideek irakasle modura parte hartuko dute. Informazio gehiago Garabideren webgune honetan aurkituko duzue.

Babesleak

Babeslea

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook