Katedra sarrera

Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra hizkuntza gutxituen arloan espezializatutako Unesco Katedra da, eta UNITWIN sarean txertatuta dago. Katedrak kultura- eta hizkuntza-aberastasuna du jomugan, eta bereziki hizkuntza kalteberetan eta desagertzeko arriskuan daudenetan jartzen du arreta. Gizateriaren hizkuntza-ondarea babesten laguntzeko, kalitatezko hezkuntza eleanitza sustatzeko eta hizkuntza- eta kultura-aniztasunari balioa ematen dioten ekimenak sustatzeko, Katedrak honako ekintza hauek bideratzen ditu:

  • Bertako eta kanpoko hizkuntza-ondarea aztertu, deskribatu eta ezagutaraztea.
  • Galzorian dauden hizkuntza gutxitu eta kalteberen gaineko ezagutza zabaltzea eta prestakuntza eta ikerketa bultzatzea.
  • Bereziki hizkuntza gutxitua ardatz hartzen duen hezkuntza eleaniztunaren ezaugarriak eta baloreak ikertzea, eta aldi berean, prestakuntza inklusibo eta justua ziurtatzeko oinarriak ezagutaraztea.
  • Hizkuntza ondarearen inguruan lan egiten duten nazioarteko erakundeen arteko elkarlana sustatzea eta indartzea, eta sare horiekin batera ekimenak garatzea.
  • Euskal Herriko hizkuntza eta kultur ondarea bere aniztasunean ezagutu, eta kudeaketa egokienak indartze aldera, ikerketak eta prestakuntza-ekimenak bultzatzea.

Albisteak eta Ekitaldiak

“Seminario Internacional sobre Experiencias en Revitalización de Lenguas Indígenas” mintegia

Lehenengo argitaratze data: 2024/11/27

Latinoamerika eta Karibeko UNESCO Bulegoak “Seminario Internacional sobre Experiencias en Revitalización de Lenguas Indígenas” (Hizkuntza Indigenak Biziberritzeko Esperientziei buruzko Nazioarteko Mintegia) antolatu zuen azaroaren 21ean Txileko Santiagon. 

Ekitaldian hizkuntza-murgiltzearen bidez hizkuntzak eskuratzeko eta indartzeko esperientziak landu ziren, baita hizkuntzak biziberritzeko erronka politika eta instituzionalak ere. Parte-hartzaileen artean Ane Ortega katedrakidea egon zen, euskara biziberritzeko esperientziari buruz hitz egiteko.

Mintegi osoaren grabazioa YouTubeko esteka honetan ikus dezakezue.

Babesleak

Babeslea

Garabide banner

Soziolinguistika klusterra

inf_tweets

Facebook