CONFERENCIA-Vision-y-pintura

Visión y pintura

“Paul Cézanne 109,” 1904-6. Paul Cézannen margolana
Hizlaria: CARMEN FERNÁNDEZ JACOB
Data: Ostirala, otsailaren 23an

Laburpena

Helburua da pintura beste ikuspegi batetik aztertzea, artistek maiz izan ohi zuten begiko patologia aintzat hartuta.

Beti hartu izan dira kontuan begiko gaixotasunen bat zuten pintoreak, historia kliniko oftalmologikoaren bitartez gaixotasun horien erreferentziak lortu izan ditugunean. Denboran gugandik gertu dauden pintoreak dira, ia denak mugimendu inpresionistaren ordezkariak: Cézanne hiru dioptriako miopea zen, eta ez zituen betaurrekoak erabiltzen pintatzeko, baina optika oso garrantzizkoa zen haren obretan; Pissarrok bere margolanen motiboak aldatu zituen, dakriozistitisa zuela eta; Monetek kataratak izan zituen; Degasek endekapen makularra izan zuen bizi guztian; eta, azkenik, Edvard Munchek humore beirakararen hemorragia izan zuen, eta bere artelanetarako baliatu.

Erakusketa honetan, pintoreetako bakoitzaren begiko patologia eta haren artelanen ezaugarriak azalduko dira, begiko gaixotasunak obran izan lezakeen eragina aztertuz.

Hizlaria

Carmen Fernández Jacob

Biologia Zientzietan doktorea eta Medikuntzan eta Kirurgian lizentziaduna UCMren eskutik. Oftalmologiako espezialista. FEA Hospital Univeristario “La Paz”. Madril. Orain dela hamaika urtetik, begiko patologiak artelanetan izan dezakeen eragina ikertzen du, eta argitalpen eta hitzaldi ugari egin ditu.