UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak mugikortasun hitzarmena du 24 herrialdetako 153 unibertsitaterekin. Urtero 250 ikaslek hartzen dute parte mugikortasun programa batean gure Fakultatetik kanpo, esperientzia pertsonal eta profesionalerako, oso aberasgarria izaten dena. Era berean, 150 ikasle inguru etortzen dira urtero gure zentrora.
Kudeaketa bi egoitzetan egiten da:
- Leioan: Erizaintza, Medikuntza, Fisioterapia eta Odontologia graduak (Leioa-Bizkaia). Medikuntzako 4., 5. eta 6. mailak Bizkaian, Araban eta Donostian egin daitezke.
- Donostian: Erizaintza Gradua (Donostia – Gipuzkoa)