ALIANZAS

Aliantzak

Gure gizarteak osasunaren inguruan dituen erronken konplexutasunari diziplinaz gaindiko ikuspegi batetik baino ezin zaio heldu. Irtenbideak bilatzeko behar diren gaitasunak egituratzeko, aliantza-sare sendo, egonkor eta ikusgarri bat eratu behar da, Fakultatea, osasun-erakundeak, osasunaren zientzia-elkarteak eta arlo horretan bertan lan egiten duten enpresak bilduko dituena. Sare horrek sinergiak sortu behar ditu ikerketa, berrikuntza eta garapena bultzatuko duten komunitateak sortzeko. Hauxe da Fakultateak gaur egun duen aliantza sarea.

Lehentasunezko aliatuak

Ikerketa zentroak

Elkarte zientifikoak

Enpresak

Praktikak eta mugikortasuna

Gure titulazio guztietan derrigorrezko eta aukerako praktikak egiten dira (curriculumekoak eta curriculumetik kanpokoak). Horretarako, hitzarmenak ditugu Osakidetzarekin eta zentro pribatu eta itundu askorekin (egoitzak, fisioterapia-zentroak, hortz-klinikak).

Fakultateak Latinoamerikako eta Beste norakoak, Erasmus eta SICUEko mugikortasun programetan parte hartzen du, graduko eta graduondoko ikasleek beren ikasketen zati bat beste unibertsitate batean egin ahal izan dezaten.

Besteak