Prakiketako istripuetan jarduteko protokoloa - Ikasleak
IKASLEEN NAZIOARTEKO TRUKEA: Haien aseguruarekin kudeatu beharko dute. Istripu biologikoak idazkaritzan kontsultatu.
SICUE 28 URTETIK BEHERAKO IKASLEAK: eskola-aseguruan sartuko dira.
SICUE 28 URTETIK BEHERAKO IKASLEAK: eskola-aseguruan sartuko dira.
Istripua izan duen ikaselak berehala jakinarazi behar dio egiten ari zen praktikaren arduradunari eta honek mezu elektroniko bat bidali behar dio irakasguneko idazkaritzara edo Fakultatera (practicum.fme@ehu.eus), honako hau adieraziz
- istripua zer zentrotan gertatu den,
- istripu mota, nolakoa izan den,
- ddata,
- tokia,
- istripua izan duenaren datuak (Izen-abizenak eta NANa).
Istripua izan duen ikasleak izapidetzarako eta asistentziarako hurrengo aukerak izango ditu:
- ESKOLA ASEGURUA –28 urtetik beherakoak– Aseguru hau unibertsitateko matrikula egitean kontratatzen da, eta ikasleei OSAKIDETZAREN EDOZEIN ZENTROTARA joateko aukera ematen die.
Hona izapidetu beharrekoak:- "2. Eredua: Prestazioak Eskatzeko Formularioa" bete.
- 1. Istripua Leioako erizaintzako practicumean gertatu bada:
- ISTRIPUA OSAKIDETZAREN ZENTRO BATEAN GERTATU BADA: ikusi dokumentu atxikia (pdf, 95 Kb)
- ISTRIPUA OSAKIDETZATIK KANPOKO ZENTRO BATEAN GERTATU BADA: Jarri harremanetan Osakidetzaren prebentzio zerbitzu korporatiboarekin (945006027). Hor inor ez dagoenean, praktiketako postutik hurbilen dagoen Osakidetzako larrialdietako zerbitzura joan ahalko dira. Istripu biologikoaren kasuan, informazio hau behar da: Ziztada jasan duen erabiltzailearen datuak: izena eta bi abizenak, historia zenbakia - IKK.
- 2. Istripua Leioako erizaintzako practicumean gertatu bada: Osakidetzako edozein zentro publikotara joatea.
- 1. Istripua Leioako erizaintzako practicumean gertatu bada:
- Komeni da aseguratuak istripuaren partea eta matrikularen frogagiria aldean eramatea, eta derrigorrez UPV/EHUko txartela eta NANa edo NANaren pareko dokumentua.
- Irakasgunera edo Praktiken Idazkaritzara (practicum.fme@ehu.eus) jo istripua erregistratu, dokumentua zigilatu eta matrikularen frogagiriaren kopia (ez badu) jasotzeko.
- Osakidetzan entregatu aurreko puntuko dokumentazio guztia - Gehienez 72 orduko epean aurkeztu beharko da-.
- "2. Eredua: Prestazioak Eskatzeko Formularioa" bete.
- EHU IKASLE ASEGURUA. Nahitaezkoa da ikasle guztientzat, adina edozein dela ere, eta matrikula betetzeko unean egiten da. ASEGURU-ETXEAK ADIERAZITAKO edozein ZENTROTARA JOATEKO AUKERA ematen die ikasleei (https://www.ehu.eus/eu/web/kontratazioa/ehu-ikasle-asegurua).
Hona izapidetu beharrekoak:- Bete “istripuaren partea” (webgune honetan eskuragarri)
- Irakasgunera edo Praktiken Idazkaritzara (practicum.fme@ehu.eus) jo istripua erregistratu eta dokumentua zigilatzera.
- Aseguru etxeak adierazitako edozein zentrotara joan behar da mediku arreta jasotzera.
- Asistentzia medikoa jasotzeko, NANa eta UPV/EHUko unibertsitate txartela aurkeztu beharko dira nahitaez, eta, hala badagokio, istripu agiria, ikaslearen ikastegiak sinatuta eta zigilatuta. Ikasleak ezin izan badu aurkeztu istripu agiria, 72 orduko epean aurkeztu beharko du, gehienez ere.
Informazio guztia eta imprimaki eskuragai esteka honetan: https://www.ehu.eus/eu/web/kontratazioa/ehu-ikasle-asegurua