Ikasleen Kontseilua
Zer da Ikasleen Kontseilua?
Medikuntza eta Erizaintzako ikasleriaren ordezkapen organo gorena da Zentruko Ikasleen Kontseilua. Fakultateko Batzarreko eta Unibertsitate Klaustroko ikasle ordezkariek osatzen dute, hauek kide oso direlarik. Taldeko Ordezkariak ere kontseiluko parte dira kide urgazle edo laguntzaile bezalaxe.
Ikasleen Kontseiluaren betebeharrak
- Fakultate (Dekanotzan, Ikastegiko Batzarra, Sailetako Kontseiluak, etab.) zein Unibertsitateko organoetan (Unibertsitateko Klaustroa, Kanpuseko Batzarrak, Kanpuseko Ikasleen Kontseiluak, etab.) Erizaintza, Fisioterapia, Odontologia eta Medikuntzako ikasleak ordezkatzea.
- Ikasleen eskubideak betetzen direla ziurtatzea, Fakultateko Batzarreko batzordeetan parte hartuz (Antolakuntza Akademikoa, Irakasleria, Informatika, Etika, Euskara, Ekonomikoa, etab.) ikasleen ahotsa entzunaraziz.
- Kirol eta kultur jarduerak bultatzea Ikastegian
- Euskararen erabilera bultzatzea ikasle organoetan.
Era berean Kanpus eta EHUko Ikasleen Kontseiluan parte hartzen du bere ordezkarien bitartez, bakoitzak bere alorrean zentru bakoitzeko ekimenak koordinatzen dituena.
Ikastegiko Ikasleen Kontseilua (Leioa)
Ikastegiko Ikasleen Kontseiluaren bulegoa Leioako Kanpusean aurki daiteke, Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean, 1. solairuan, P2 gelaren ondoan.
- Helbide elektronikoa: mef.zik@ehu.eus
- instagram: @fmeconsejo
Kontseiluko kideak
- LEHENDAKARIA: Leyre Dueñas Roussel
- LEHENDAKARIORDEA: Lucía Fuentes de Cristóbal
- IDAZKARIA: Lucía Fuentes de Cristóbal
- DIRUZAINA: Borja Bienzobas Múgica
Sekzioko Ikasleen Kontseilua (Donostiako Erizaintza)
- Correo electrónico: donostia-mef.zik@ehu.eus
Fakultateko ikasle berrientzako laguntza
Ikasle kontseiluak, Erizaintza, Fisioterapia, Odontologia edo Medikuntzako ikasketak hasiko dituzten ikasle guztiak edozein gauza galdetzera gonbidatzen ditu; irakasgaiei buruzko zalantzak, baliozkotzeak, ekintza eta ekitaldiak nahiz beste edozein kezka. Horretarako hainbat kontaktu ditugu eskuragarri.