Gure historiaren datarik garrantzitsuenak
1936
- Euskal Unibertsitateko Medikuntza Fakultatea sortu zen
-
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Euskal Unibertsitatea ezartzeko dekretua argitaratu zuen 1936ko urriaren 12an. Medikuntza Fakultatea izan zen martxan jarri zen ikastegi bakarra, Basurtuko Ospitalearen barruan. Lehenengo prestakuntza mailarako 72 ikasle matrikulatu ziren, eta beste 71 goragoko mailetarako. Ikasturtea 1936ko abenduaren 1ean izandako ekitaldi batean inauguratu zen, Jose Antonio Agirre lehendakaria buru zuelarik.
Egin klik irudi galeria ikusteko
1968
- Bilboko Unibertsitatearen sorrera
-
Bilboko Unibertsitatea sortu zen 1968ko ekainaren 6ko 5/68 Lege Dekretuaren bidez, hasiera batean Bilboko Ekonomia eta Merkataritza Zientzien Fakultateak (1955ean Merkataritza Eskolaren jarraipen gisa sortua) eta Medikuntza eta Zientzia fakultate berriek osatua.
Medikuntza Fakultateak Bilboko Nautika Eskola zaharrean hasi zituen eskolak, Deustuko zubiaren ondoan, 1968ko urriaren 1ean, 30 irakasle eta 500 ikaslerekin.
Egin klik irudi galeria ikusteko
1969
- Medikuntzako Irakaskuntza Unitatea sortu zen Basurtuko Ospitalean
-
1969-1970 ikasturtean jarduera akademikoa hasi zen Basurtuko Medikuntzako Irakaskuntza Unitatean, Ospitaleak utzitako lursailean eraikitako behin-behineko eraikin batean.
Egin klik irudi galeria ikusteko
1970
- Bizkaiko Campusa hasi zen eraikitzen Leioa-Erandio eremuan
-
Leioa-Erandion jarri zuten Bizkaiko Campusaren lehen harria, eta, hala, Arquitectos CPk zuzendutako proiektu bat eraikitzen hasi zen 1970eko abuztuaren 3an...
Egin klik irudi galeria ikusteko1970-Bizkaiako campusa
1972
- Medikuntza Fakultatea ireki zen Leioa-Erandio eremuan
-
1972-1973 ikasturtean irakaslanari eta ikerlanari ekin zitzaien Leioa-Erandio eremuan dagoen Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen egungo eraikinean. Egoitza horretan egingo dira ikasturte aurreklinikoak (1., 2. eta 3. mailak) eta Basurtuko Irakasgunean, klinikoak (4., 5. eta 6. mailak).
Egin klik irudi galeria ikusteko
1974
- Medikuntza Fakultateko lehen promozioa
-
Medikuntza Fakultateko lehen promozioa lizentziatu zen 1973-1974 ikasturtean. Urte bereko ekainean, graduondoko medikuak prestatzeko BAME sistema ezarri zen.
1977
- Gurutzetako Ospitalean Medikuntzako Irakaskuntza Unitatea sortu zen
-
1976ko abenduaren amaieran, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak kurtso klinikoak hartzeko hitzarmena sinatu zen.
Egin klik irudi galeria ikusteko
1978
- Estomatologia ikasketak hasi ziren
-
Bilboko Unibertsitate Autonomoko Medikuntza Fakultatearen mendeko Estomatologiako Lanbide Eskola sortzeko baimena eman zen 1978ko martxoaren 7an. Hari esker, medikuntzan lizentziatutako ikasleek dentista lanbidean jarduteko gaitzen zuen unibertsitate espezializazioa egin zezaketen.
Egin klik irudi galeria ikusteko - Medikuntzako Irakaskuntza Unitatea sortu zen Donostia Ospitalean
-
Medikuntzako Irakaskuntza Unitatea sortu zen Donostiako Unibertsitate Ospitalean (orduan Arantzazuko Ama Birjina Ospitala deitzen zen).
Egin klik irudi galeria ikusteko
1979
- Medikuntzako Irakaskuntza Unitatea sortu zen Txagorritxuko Ospitalean
-
1979-1980 ikasturtean Medikuntzako Irakaskuntza Unitatea sortu zen Txagorritxuko Unibertsitate Ospitalean, eta 2012an Araba Unibertsitate Ospitalea izena hartu zuen, Txagorritxuko Ospitaleak eta Santiago Apostol Ospitaleak bat egin baitzuten.
Egin klik irudi galeria ikusteko
1980
- Euskal Herriko Unibertsitatea eratu zen
-
Bilboko Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitate bihurtu zen 1980ko otsailaren 25ean.
Egin klik irudi galeria ikusteko
1986
- Odontologia lizentziatura abiarazi zen
-
Odontologia lizentziatura ematen hasi zen 1986-1987 ikasturtean, eta horrek ikastegiaren izena aldatzea ekarri zuen: Medikuntza eta Odontologia Fakultatea.
Egin klik irudi galeria ikusteko
2003
- “Bizitzaren Basoa” inauguratu zen, beren gorputza zientziari eman ziotenen omenez
-
Bere gorputza zientziari eman ziotenen errautsak gordetzen dituen monumentu bat duen Estatuko lehen unibertsitatea da UPV/EHU. Bizitzaren Basoa Bizkaiko Campuseko Arboretumean dago, Lertutxeko urtegiaren ondoko soilgune batean.
Egin klik irudi galeria ikusteko
2009
- Lehen ospitale birtuala abian jarri zen Basurtuko Medikuntzako Irakaskuntza Unitatean
-
2009ko azaroaren 16an, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Medikuntzako Irakaskuntza Unitatearen ospitale birtuala inauguratu zen, eta urtebete geroago, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Medikuntzako Irakasgunearena (2010eko urriaren 29an) eta Gurutzetako Ospitalearena (2010eko azaroaren 24an) gehitu zitzaizkion, eta bi urte geroago Txagorritxukoa (2011ko urriaren 27an). Bederatzi urte geroago, ospitale birtuala zabalduko da Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean, Leioa-Erandio eremuan (2020ko abenduaren 18an).
Egin klik irudi galeria ikusteko
2011
- Fisioterapia Gradua abian jarri zen
-
Fisioterapia Gradua ematen hasi zen 2011-2012 ikasturtean.
Egin klik irudi galeria ikusteko
2016
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea eratu zen
-
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea sortu zen 2016ko urtarrilaren 4an, Medikuntza eta Odontologia Fakultatea, Leioako Erizaintzako Unibertsitate Eskola (1978ko otsailean inauguratua) eta Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskola (1997an sortua, 1978tik Leioako Unitate Delegatu gisa funtzionatzen zuena) berrantolatzearen ondorioz.
Egin klik irudi galeria ikusteko
2018
- Fakultatearen eraikin berriaren proiektua aurkeztu zen
-
Nekane Balluerka UPV/EHUko errektoreak, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Jon Darpon Osasun sailburuak Bilboko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berriaren proiektua aurkeztu zuten 2108ko abenduaren 15ean Bilbon egin zen ekitaldian.
Egin klik irudi galeria ikusteko
2019
- Galdakao-Usansoloko Medikuntzako Irakaskuntza Unitatea sortu zeno
-
Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitalean Medikuntzako Irakasgunea sortzea onartu zen 2019ko maiatzaren 30ean. Jarduera akademikoa 2020-2021 ikasturtean hasi zen.
Egin klik irudi galeria ikusteko - Fakultatearen eraikin berriaren diseinua esleitu zen
-
LKS-KREAN enpresa kooperatiboari eraikin berriaren proiektuak idaztea eta lanak zuzentzea esleitu zitzaion 2019ko azaroaren 29an.
Eraikinak lau orrazi ditu espazio erabilgarria optimizatzeko, eta handienean (hegoaldekoan) egongo dira ikerketarako guneak eta irakaskuntzarako laborategiak. 5.300 metro karratu inguruko lurzati triangeluarrean eraikiko da, Montevideo etorbideak eta Gurtubai kaleak mugatuta. Eraikinak honakoak ditu: 7 solairu ditu, eta sotoak, 71 ikasgela, biblioteka bat, 191 laborategi, bi gradu areto, 200 bulego inguru, eta administrazio eta zerbitzuetako guneak.
2021
- Eraikin berriaren lanen lizitazioa argitaratu zen
-
Eraikin berriaren lanen lizitazioa argitaratu zen 2021eko urriaren 18an. Lanak egiteko epea 36 hilabetekoa da.
- Eraikin berria egiteko kontratua lehiaketara ateratzen da
-
2021eko urrian, eraikin berria egiteko kontratua lehiaketara ateratzen da, 53.410.463 euroko aurrekontuarekin. Kontratu horren behin‑behineko esleipena egiten da, baina ez da sinatzen energiaren prezioen igoeragatik eta, ondoren, Ukrainiako gerraren ondorioengatik.
2022
- Obra egiteko lehiaketa berriro argitaratzen da
-
2002ko abenduan, obra egiteko lehiaketa berriro argitaratzen da, 64.092.555,22 euroko aurrekontuarekin.
2023
- Medikuntza eta Odontologia Fakultateak Basurtun izango duen eraikin berria egiteko kontratua esleitzen da
-
2023ko ekainean, Medikuntza eta Odontologia Fakultateak Basurtun izango duen eraikin berria egiteko kontratua esleitzen zaio Ferrovial Construcción S.A. enpresak eta Eraikuntza Birgaikuntza Artapen (EBA) S.L. enpresak osatutako aldi baterako enpresa elkarteari, 62.174.103,33 euroko aurrekontuarekin.
- Eraikin berriaren lehenengo harria jartzen da
-
2023ko uztailaren 28an, Medikuntza eta Odontologia Fakultatearen eraikin berriaren lehenengo harria jartzen da, hasiera emanez obrei.
Esteka