Armairuak esleitzeko eta erabiltzeko arauak

Armairuak esleitzeko eta erabiltzeko arauak. Erizaintza (Leioa), Fisioterapia, Medikuntza eta Odontologiako graduak

2024-2025 ikasturtea

Armairuak erabiltzeko arauak

EZIN IZANGO DIRA ARMAIRUAK ERABILI IKASTETXEAREN BAIMENA IZAN GABE. BAIMENIK GABE BETETAKO ARMAIRUAK HUSTU EGINGO DIRA.

Maila hauetako ikasleek  armairuak erabil ditzateke:

  • Fisioterapiako gradua: Lehen, bigarren eta hirugarren mailakoak
  • Odontologiako gradua: Lehen eta bigarren mailakoak
  • Medikuntzako gradua: Lehen, bigarren eta hirugarren mailakoak
  • Erizaintzako gradua (Leioa): Lehen, bigarren eta hirugarren mailakoak

Armairuak ikasturte bakoitzaren hasieran esleituko dira, eta ikasleek uztailaren 15a baino lehen hustu beharko dute. Egun horretatik aurrera garbiketa orokorra egingo da, eta jaso ez den materiala suntsitu egingo da. Fakultateak armairuak ireki ahal izango ditu, hala larrialdietan nola armairuak esleitzeko eta erabiltzeko arauak betetzen ez direnean.

Eskaera eskuragarri dauden armairuen kopurua baino handiagoa bada, zozketa bidez esleituko dira.

Erabiltzaileak armairua egoera onean izateko konpromisoa hartzen du.

Fakultateak ez du bere gain hartuko erantzukizunik armairuetan utzitako objektuak lapurtu, hautsi edo hondatzeagatik. Gomendatzen da ez uztea gauza baliotsurik armairuetan.

Eskaerak egiteko epetik kanpo armairua eskatu nahi duten ikasleek formularioaren bidez eskatu ahal izango dute, eta eskuragarri geratzen badira esleituko zaizkie.

Eskaerak egiteko epea: 2024ko urriaren 18tik 23ra.
Zozketaren emaitza ikasleei jakinaraztea: 2024ko urriaren 24a.

Harremanetarako

Ikastegiko teknikaria