CONFERENCIA-Noradrenergic-control-of-vulnerability-to-stress

Noradrenergic control of vulnerability to stress

Hitzaldiari buruzko irudi adierazgarria
Hizlaria: BRUNO GIROS
Data: Asteazkena, maiatzaren 9an

Laburpena

Ikerketak bilakaera nabarmena izan du, transmisio sinaptikoaren alderdi biokimiko eta molekularretatik jokaera-azterketak eta ikerketa klinikoa barne hartzen dituen ikuspegi integratuagoetaraino.Hala ere, beti egin du lan gaixotasun psikiatrikoen arloan, izan egun bere laborategian egiten diren genetika-ikerketen bidez, izan erabilera kliniko edo soziala duten psikofarmakoen ituan dauden neurotransmisio-sistemen azterketaren bitartez.

Gaixotasun psikiatrikoen fisiopatologiaren arloan egiten du lan, eta aztergai nagusi ditu bereziki suntsigarriak diren eta hurrenez hurren munduko biztanleriaren % 1,5 eta % 20ri eragiten dioten bi gaixotasunen –eskizofrenia eta depresio larria- sintoma nagusien etiologian eragina duten molekula- eta zelula-mekanismoak.Bere helburuak erdiesteko erabiltzen dituen hurbilketek aukera ematen diote alderdi guztiz molekularrak aztertzeko, baita in vivo integratutako mekanismoak ere; hala, genetikoki eraldatutako arratoien modeloak sortzen ditu teknika berritzaileak erabiliz, besteak beste optogenetika esna dauden animalietan edo miARNren analisi transkriptomikoak.Depresioari buruzko oinarrizko ikerketa preklinikoaren bitartez, gai izan da estres kronikoaren ondoren depresioa garatzeko zaurgarritasuna edo erresistentzia (erresilientzia) baldintzatzen duten mekanismo berriak identifikatzeko (estres oxidatzailea, proteina matrizialak, katioi organikoen garraiatzaileak...).Eskizofreniari dagokionez, gaixoen gabezia kognitiboetan eragina duten mekanismoak ulertzen saiatu da; oraindik ez dago horietarako soluzio terapeutikorik.

Hizlaria

Bruno Giros Doktorea

Bruno Giros Frantziako Centre National de Recherche Scientifique ikastegiko (CNRS, DR1) ikerketa-zuzendaria da, baita psikiatrian katedraduna ere, Montrealeko (Kanada) McGill Unibertsitatearen eskutik.1999an Frantzian Neurobiologia eta Psikiatria Laborategia sortu zuen. Gainera, 2008tik McGill Unibertsitateko (Montreal) Douglas Institutuko Gaixotasun Mentalen Neurobiologia Laborategiko zuzendaria ere bada.

Ikerketak bilakaera nabarmena izan du, transmisio sinaptikoaren alderdi biokimiko eta molekularretatik jokaera-azterketak eta ikerketa klinikoa barne hartzen dituen ikuspegi integratuagoetaraino.Gaur egun, batez ere eskizofreniaren eta depresio larriaren fisiopatologia ikertzen du.Alderdi guztiz molekularrak aztertzen ditu, baita in vivo integratutako mekanismoak ere; hala, genetikoki eraldatutako arratoien modeloak sortzen ditu eta teknika berritzaileak erabiltzen ditu, besteak beste optogenetika edo miARNren analisi transkriptomikoak.Depresioari buruzko oinarrizko bere ikerketan, gai izan da estres kronikoaren ondoren depresioa garatzeko zaurgarritasuna edo erresilientzia baldintzatzen duten mekanismo berriak identifikatzeko.

Eskizofreniari dagokionez, gaixoen gabezia kognitiboetan eragina duten mekanismoak ulertzen saiatu da; oraindik ez dago horietarako soluzio terapeutikorik.

Bruno Girosek 17.000 aipamen baino gehiago ditu, eta 57ko H indizea. Hona hemen argitalpenik berrienak:

  • Antidepressive effects of targeting Elk-1 signal transduction. Apazoglou K (…) Giros B*, Tzavara ET*. Nature Medicine, 2018, accepted.
  • Structural and Functional Characterization of the Interaction of Snapin with the Dopamine Transporter: Differential Modulation of Psychostimulant Actions. Erdozain AM (….)Giros B. Neuropsychopharmacology, 2017.
  • Resilience to chronic stress is mediated by noradrenergic regulation of dopamine neurons. Isingrini E (….)Giros B.  Nat Neurosci, 2016.
  • Presynaptic D2 dopamine receptors control long-term depression expression and memory processes in the temporal hippocampus. Rocchetti J (….) Giros B. Biol Psychiatry, 2015.