Unibertsitateko IIl. PRAN lasterketa
Lehenengo argitaratze data: 2023/10/24
2023ko azaroaren 5ean, antibiotikoen erabilera zuhurrari buruzko kontzientziazioaren Munduko Astearen testuinguruan, Unibertsitateko IIl. PRAN lasterketa egingo dugu Vitoria-Gasteizen.
Oraingoan, ez da parte-hartzaileen arteko lehia izango, guztiok elkartu eta, oinez ala korrika, ibilbidea osatuko dugu antibiotikoekiko erresistentziari aurre egiteko beharraz jabetzeko. Goizeko 10:30etan hasiko da Farmazia Fakultatearen atzealdean, baina zuen kamiseta jasotzeko bertaratzera deitzen zaituztegu 10:00etatik aurrera. Lasterketa bukatzean, guztiok elkartu, eta, musikaz eta dantzaz lagunduta, talde argazkia aterako dugu.
Informazio gehiago jaso eta izena emateko (DOHAINIK) sakatu hemen.
Anima zaitez korrika egitera ERRESISTENTZIARIK GABE!!!